73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Jonás Trueba eta José Luis Guerin - Historias del buen valle

Zuzendaria den Jonás Trueba, edizio honetako Nest sailaren epaimahaiaren presidentea eta Historias del buen valle filmaren ekoizlea, eta José Luis Guerín, lehiaketan Selekzio Ofizialean aurkeztutako pelikula horren zuzendaria, solasaldi bat partekatuko dute ikasleentzat soilik. Elkarrekin arituko dira sormen prozesuaz, zinemagintzako esperientziaz eta proiektu komun honetan egindako lanaz, ibilbide zabaleko eta zinema arloan irakaskuntzarako bokazio sakona duten bi egileren ikuspegitik.
Sarrera esklusiboa ikasleentzat, gonbidapena aurrez eskatu behar da.


Parte-hartzaileak
Jonás Trueba
Zuzendaria eta ekoizlea

Jonás Trueba (Madril, 1981) honako film hauen egilea da: Todas las canciones hablan de mí (2010), Miniaturas (2011), Los ilusos (2013), Los exiliados románticos (2015), La reconquista (2016), La virgen de agosto (2019), Quién lo impide (2021), Tenéis que venir a verla (2022) eta Volveréis (2024). Halaber, Más pena que Gloria (2000), Vete de mí (2005) eta El baile de la Victoria (2009) filmen gidoiak idazten lagundu du. Las ilusiones (Periférica) eta El viento sopla donde quiere (Athenaica) liburuen egilea da, eta hainbat komunikabidetan zinemari buruz idatzi du. Tailerrak ematen ditu Cine en curso proiektuan eta hainbat zinema eskolatan. Plot Ediciones argitaletxean aritu zen lanean eta 2021ean eta 2022an Caballo de Troya zigiluaren gonbidatutako editore izan zen. Los ilusos films S.L. ekoiztetxearen sortzailea da, bere film guztiak bertan egin dituena, eta horrekin batera Las chicas están bien (2023) eta Historias del buen valle (2025) ere ekoitzi ditu.

José Luis Guerin
Zuzendaria

José Luis Guerinek (Bartzelona, Espainia. 1960) 1983an aurkeztu zuen Berlinaleko Forum sailean bere lehen lan Los motivos de Berta (Espainiako Zinearen Ikuspegia, 1984). Ez-fikzioan zentratu zen gero: Innisfree (Zabaltegi, 1990), Cannesko Un Certain Regarden parte hartu zuena; Tren de sombras (1997), Quinzaine des Cinéastesen estreinatua; eta En construcción (2000, Epaimahaiaren Sari Berezia eta FIPRESCI saria Donostian; dokumental onenaren Goya). Fikziora itzuli zen En la ciudad de Sylviarekin (2007; Venezian lehiatua), eta Veneziako Orizzontin aurkeztu zuen Guest (Zabaltegi-Bereziak, 2010) ez-fikzioa. 2011n Correspondencia Jonas Mekas – J.L. Guerin zuzendu zuen (Jonas Mekasekin), eta 2016an La academia de las musas.


Ostirala 26, irailak
11:00 h.

Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: