73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Claire Denis - Le Cri des Gardes

Zuzendari frantsesa den Claire Denis zinemaren ahots berezi eta ospetsuenetako bat da gaur egun. Donostia Zinemaldian egingo den elkarrizketa honetan bere ibilbide oparoa izango da ardatz, baita bere azken lana ere, Le Cri des Gardes, aurten Sail Ofizialean lehiatzen den filma. Aukera izango da bere zinemaren ikuspegia eta bere ibilbide pertsonal eta eraginkorra nola eraiki duen hurbiletik ezagutzeko.


Parte-hartzaileak
Claire Denis
Zuzendaria

Claire Denis (Paris, 1946) Cannesen lehiatu zen bere lehen film luze Chocolatekin (1988). 1996an Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnon, Nenette et Boni filmagatik. Ondoren, besteak beste, Beau travail (1999), Trouble Every Day (2001) eta 35 rhums (2009). Venezian lehiatu zen L'intrus (2004) eta White Material (2010) filmekin, eta Cannesera itzuli zen Les salauds (2013; Un Certain Regard) eta Un beau soleil interieur (2017; Quinzaine des Cinéastes) lanekin. 2018an High Life lanarekin lehiatu zen Donostian, eta FIPRESCI Saria irabazi zuen. 2022an Cannesko Grand Prix saria eskuratu zuen Stars at Noon filmarekin eta zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza beretu zuen Berlinalen Avec amour et acharnement filmarekin (Donostia Saria Emanaldiak).


Astelehena 22, irailak
10:30 h.

Sarrerak eskuragarri irailaren 15eko (astelehena) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: