72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Nest
Nest
Filmak
Filmak
Bideoak
Bideoak
Portraits
Portraits
José Prats
Erresuma Batua 
8 min. Film laburra
72 urteko Pedro saiatzen ari da egoera berrira aurre egiten: 38 urteko seme Alex etxetik joango zaio laster, erizain-lana lortu baitu Ingalaterran, eta badaki aitarentzat zaila izango dela etxe-aldaketa. Elkarrekin egingo duten azken ehizaldia hitz eta sentimendu erreprimituez beteta egongo da; halako batean, ikusiko dute Canela txakurrak azerientzako pozoia irentsi duela. Alexek eta Pedrok kontrako ikuspuntuekin egingo diote aurre tragedia horri. Lagungarri izango ote zaie ezbehar hori Pedroren tristura sakonaren medioz elkarrekin lotu eta, azkenik, konektatzeko?
Maria Bareche, Clara Barfull
Espainia 
30 min. Film laburra
Kale bati buruzko dokumentala, kalean egina: Bartzelonako Les Ramblesen esentzia eklektikoa, bizitza inoiz eteten ez den erakarpen turistikoa izanik. Gaua iristean, kalea aldatu eta eztabaidarako gune bihurtuko da. Nagusiki gizonez osatutako zirku esperpentiko bat, askotariko hizkuntza, lanbide, arraza, erlijio eta ideologien nahasketa. Bona nit, rambles giza zoologiko baten erretratua da, gauez euren hirian pasieran dabiltzan bi emakume gazteren ikuspegitik.
Mário Veloso
Portugal 
15 min. Film laburra
Uda amaierako euriak zipriztindutako Isiltasuna etenez, mutil talde batek gela zahar baten memoria matriarkala txikituko du. Berehalako arriskuaren aurrean, zaharrenak lidergoa lortzeko lehian dabiltza. Arratsaldea euriaren bizitasunarekin luzatu eta barnealdean beroa handitzen den heinean, indarkeriaz jokatzen hasiko dira. Gorputza zaurituta izanik, Chico gazte zaurgarria ez da moldatzen eta desira-zantzu tragiko bat aurkituko du.
José Luis Jiménez Gómez
Kuba - Dominikar Errepublika 
18 min. Film laburra
Visman izeneko Kubako herri batean, fantasia historikoekin obsesionatutako gazte bat horietan babesten da bere familia-loturen konplexutasuna eta gizarte-ingurunea aztertzeko. Aita desgaitua berak bakarrik zaindu beharra ardura handia izanik, Antoineren erregealdia bere kontakizun epikoari bizia ematen saiatzen da, eguneroko ezbeharrei aurre egin eta gainbeheran den mundu batetik deskonektatu nahian.
Julen Etxebarria
Espainia 
12 min. Film laburra
El tercer paisaje film-proiektu bat da, Omako baso margotua gaixoarazi zuen onddoa duena protagonista; Agustín Ibarrola euskal artistak 80ko hamarkadan Bizkaian egin zuen lana da Omako baso margotua. Obra hori land Art mugimendukoa da; hots, iragankortasuna du ezaugarri nagusi. Horri jarraikiz, artistek kondizio meteorologikoen eta giza borondatearekin lotu gabeko gainerako elementuen mende uzten dituzte euren lanak.
Ning Qian
Txina 
12 min. Film laburra
Problematikotzat jotako haur bat tenplu arraro batera eraman du amak. Ama itxaropentsu bazegoen ere, haurrak bere errebeldiarekin jarraitzen du. Tenpluan, 'munstro' deitzen dioten mutil bat ezagutuko du, bihurrikeriak patxadaz egiten dituena. Mutil horren ikuspegiaren bidez, haurrak bizitzaren balioa ikasiko du. Haren begiradari jarraituz, naturak irakasten diguna edozein sermoi baino sakonago entzuten dela sentitzen da.
Kai Luo
AEB - Txina 
29 min. Film laburra
Kameraren aurrean, Kai zinema-ikasle txinatarra Halekin duen adiskidetasunaren konplexutasunaren berri ematen saiatuko da; Hal Kai baino zaharragoa den afroamerikarra da, egunkari-saltzailea, eta AEBetara iritsi zenean ezagutu zuen. Urtebete lehenagoko gertaerak berritu ahala, biak proiektuaren benetakotasunarekin eta arazo etikoekin lehiatzen hasiko dira. Alabaina, ezein forma dokumentalek ezin dio bere buruari nagusitasun moralik esleitu.
Hanna-Mirtel Paas
Alemania - Estonia 
21 min. Film laburra
Emakume gazte bat sufritzen ari da ama −gaixotasun larria duena− zaindu behar duelako. Amaren autoestimua hobetzen saiatzen dela, bere ezkutuko motibazioei aurre egin beharko die, eta konturatuko da galeraren beldurra ez dela bultzatzen duen indar bakarra.
Yuki Hirata
Japonia 
20 min. Film laburra
Egun batean, Ayano piknik egitera doa Shuichi mutil-lagunarekin eta Minato alaba txikiarekin. Hiruren arteko giroa apur bat deserosoa da, Minatoren ama Miho zenaren presentziagatik. Azkenik, sakabanatu egingo dira. Minato bere amaren oroitzapenetan murgilduko da. Iraganeko fantasia ezagun bat ikusiko du, berriz, Shuichik. Orduan, Mihoren mamua aurrean agertuko zaio Ayanori. Pixka batean euren izenak esan gabe hitz egin ondoren, banandu egingo dira biak. 
Pierre Bermond
Frantzia 
15 min. Film laburra
Parisko zubi zaharrenetik gertu (Pont-Neuf zubia), Camille −bigarren eskuko liburuen denda batean lan egiten duen emakume bat− Paulekin −Eiffel dorreko huskeria-saltzaile batekin− gurutzatuko da. Gau batean zehar, bi arima gazte horiek Argiaren Hiriko erritmo liluragarrian murgilduko dira.
Alex Sherman
AEB 
17 min. Film laburra
Gaur egungo publikoa hain ohitua dagoenez zinemarekin, genero bakoitzeko filmak nola amaituko diren aurreratzen ditu. Noirra, eta kasu honetan neo-noirra, atmosferak markatutako generoa da. The Slipek zinemaren alderdi formalak erabiltzen ditu aldarte hori sortzeko, giza interakzioei, oinezkoen mugimenduei eta paisaiei intriga estrintsekoa emanez. Azken batean, zerbait gertatuko da...
Beatriz Arias González
Txile 
19 min. Film laburra
Gabriela, 22 urteko neska gazte bat, haurtzaroko kaleetan zehar dabil, galdu zaion txakurraren bila. Bizilagun ohiak lagunduta, lehen bizi zeneko auzoko bazterrak arakatzen dituzte. Noraezean ibiltze horren medioz, txokoak bizia hartuz joango dira egunean zehar, keinu libre eta musikal gisa. Oda bat kaleko txakurrei.
Sif Lina Lambæk
Danimarka 
20 min. Film laburra
Etorkizun hurbilean, Lurrak gizaki heldu guztiak zigortu ditu gure planeta behar bezala ez zaintzeagatik, eta suntsitutako mundu batean abandonatuta dauden haur batzuek eguneroko bizitza etorkizuneko ziurgabetasunean pentsatu gabe bizitzen saiatzen dira. Haurrek helduekiko gorrotoaren bidez bideratzen dute beldurra, baina zer gertatuko da haur horietako bat heltzen hasten denean?
 
Leos Carax zinema-zuzendari, kritikari eta idazle frantziarrak hainbat sari jaso ditu jaialdi ugaritan, besteak beste, Les amants du Pont-Neuf  (1991), Holy Motors (2012) eta Annette (2021) lanekin. Donostiara itzuli da (Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatuko da) C'est pas moi / It's Not Me bere azken lanarekin, eta film ertain horretan, zinemagileak 40 urtetik gorako filmografiaren autorretratu itxurako berrikuspen bat egiten du eta zalantzan jartzen ditu bere bizitzako etapa nagusiak. Elena López Riera zinemagilearekin izango duen hizketaldi honetan zinemara hurbiltzeko duen moduaren hainbat alderdi partekatuko ditu errealizadore frantsesak ikus-entzuleekin.*Saioak C'est pas moi / It's Not Me filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Hizketaldiak - Nest
Astelehena 23, irailak
12:30 h.
Sarrerak salgai irailaren 16ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
BIMErekin lankidetzan antolatutako hizketaldi honetan, Antón Álvarezek (C. Tangana) −New Directors sailari hasiera emango dionak zuzendu duen lehen film luzearekin, La guitarra flamenca de Yerai Cortés izenekoarekin−, musikak zineman (eta alderantziz) duen eraginaz eta soinu- eta musika-unibertso osoa eratzeko sormen-prozesuaz hitz egingo digu Harto Rodríguezekin eta Yerai Cortés berarekin (filmeko musikaren egileak biak Álvarezekin batera).*Saioak La guitarra flamenca de Yerai Cortés filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Hizketaldiak - Nest
Asteartea 24, irailak
15:30 h.
Sarrerak salgai irailaren 16ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Zinemagile, idazle eta komisario estatubatuar ez-bitarrak I Saw the TV Glow bere bigarren film luzea aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran, We're All Going to the World's Fair bere lehen lana Sundance jaialdian erakutsi eta hiru urtera. Garai hartan ahots berritzat joa bere herrialdeko zinema-panorama independentean, Schoenbrunek bere bizitzako xehetasunak partekatuko ditu hizketaldi honetan: bere sorkuntza-prozesua, zinema-eskolatik lan-mundura igaro zenekoa, eta bere filmetarako inspirazio eta ingurune gisa hartzen duen unibertsoa.*Saioak I Saw the TV Glow filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Hizketaldiak - Nest
Asteazkena 25, irailak
15:30 h.
Sarrerak salgai irailaren 16ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
 
Laura Carreira portugaldar zinemagileak, Red Hill (2019), BAFTA Scotland Awards edo Veneziako Zinemaldian lehiatu zen The Shift (2020) filmeetan Film Labur Onenaren sarirako izendatua, hainbat film labur arrakastaz estreinatu ondoren, Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean bere estreinako film luzea aurkezten du, On Falling. HIzketaldi honek filma egiteko prozesuari buruz lehen eskutik ikasi nahi du, baita zinemak aldaketak sustatzeko, kontzientziatzeko eta gizartea aldatzeko dituen aukerei buruz ere.*Saioak On Falling filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Hizketaldiak - Nest
Osteguna 26, irailak
15:30 h.
Sarrerak salgai irailaren 17ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: