72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen 34.
Zinema Eraikitzen 34.
Araudia
Araudia
Sariak
Sariak
Eskertzak
Eskertzak
Sebastián Muñoz
Txile - Argentina 
120 min.
San Bernardo, Txile, 1970. Mozkorraldi-gau batean, Jaimek, hogei urte inguruko gazte bakarti eta narzisista batek, bere lagun onena sastakatuko du itxurazko haserrealdi pasional batean. Espetxean El Potro ezagutuko du, edadeko gizon errespetatua, eta maitasun-premia sakona eta aintzat hartua izateko nahi bizia agerian utziz gerturatuko zaio Jaime. Elkarrekin, "maitasun beltzeko" harreman estuan hasiko dira –hala esaten zaio espetxean– eta horri esker afektuak eta leialtasunak ezagutu ahal izango ditu eta, aldi berean, espetxeko botere-borrokei aurre egin ahal izango die Jaimek, orain "El Príncipe" deitutakoak.
Omar Zúñiga Hidalgo
Txile 
106 min.
Lucas arreba bisitatzera joango da, Txile hegoaldeko herri urrun batean, Kanadara bizitzera joan aurretik. Ozeanoaren eta lanbroaren aurrean, Antonio ezagutuko du, bertako arrantzontzi bateko kontramaisua. Bien artean maitasun-afera bizia hasten denean, errealitateari aurre egitera eta haien bakardadea bertan behera uztera behartuko ditu, eta inguruan duten jendeaz fidatzen ikasiko dute. Olatuek indarka badiaren kontra talka egitean, marearen aurka sendotzen doaz haien indarra, independentzia eta heldutasuna.
Lucía Garibaldi
Uruguai - Argentina 
72 min.
Euren kostaldera lehenengo aldiz marrazoak iritsi direlako zurrumurruak bainu-etxe txiki bat aztoratuko du; bien bitartean, badirudi Rosina dela larritu ez den bakarra. Are gehiago, enpatia agertzen du ustezko izaki galdu horiekiko. Orain, isilean mugitzeko eta egin nahi baina beharko ez lukeen guztia egiteko baliatuko du unea, animalia-senak bultzatuta bezala. Los tiburones filmak jendez inguratuta egonik bakarrik sentitzeari buruz hitz egiten digu; gainazalaren azpian ezkutatzen denari buruz; odol-beroari, itsasoari eta enpatiaren bilaketa saihestezinari buruz.
Joaquín Peñagaricano, Pablo Abdala
Uruguai - Brasil - Argentina 
115 min.
2045. urtea da. Uruguai ia-ia berdina da, diferentzia bakar baina handi bat salbu: debekatuta dago matea kontsumitzea. Moncho eta Fico legez kanpoko mate-saltzaileak dira eta herriz herri doaz euren bezeroei infusio estimatua ekartzeko. Egun batean bitartekariak bazter utzi eta Paraguairako bidaia hastea erabakiko dute, mate-belar puruaren mitoari segika. Mateína komedia absurdua da eta Hego Amerikako herri-kulturaren elementuak eta abenturazko, laguntasuneko eta ametsei buruzko istorio bat uztartzen ditu.
Nicolás Savignone
Argentina 
77 min.
Buenos Aires, 1982. Matíasek soldadutza amaitu berri du eta Espainiara musika ikastera joatearekin egiten du amets. Bi arazo ditu soilik: neska-laguna konbentzitzea aurrerago harekin elkar dadin, eta aitari aurre egitea, ez baitago ados. Baina jokalekua erabat aldatuko da Malvinetako gudua deklaratzen denean eta lagunekin batera gerrarako deitzen dutenean. Hasieran deiari erantzuteko prest egongo da Matías, baina apurka-apurka ohartuko da ez duela ez beretzat ez benetakotzat sentitzen gerra hori –beharbada, ezta besterik ere– kausa bidezkoa dela iruditu arren.
Carlos Piñeiro
Bolivia 
75 min.
Titikaka aintzira, 1984. Morgan Cabrera, La Pazeko ingeniari prestigiotsu bat, uretako istripu batean itoko da. Haren gorputza bilatzeko saio antzua bertan behera geratuko da urrutiko irla batean aurkitu dutela baieztatzen denean. Batzorde bat hilotza berreskuratzeko prestatzen ari da. Ingeniariak iristen direnean, aymara hiztunez soilik osatutako komunitatea aurkituko dute irlan, eta ez diete utziko hilotza eramaten; izan ere, haien sinesmenen arabera, hala eginez gero uzta ona izateko aukera uxatuko lukete. Azkenean, komunitateko kideek utzi egingo diete gorpua eramaten, baina ez da inoiz iritsiko helmugara…
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: