"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lucas arreba bisitatzera joango da, Txile hegoaldeko herri urrun batean, Kanadara bizitzera joan aurretik. Ozeanoaren eta lanbroaren aurrean, Antonio ezagutuko du, bertako arrantzontzi bateko kontramaisua. Bien artean maitasun-afera bizia hasten denean, errealitateari aurre egitera eta haien bakardadea bertan behera uztera behartuko ditu, eta inguruan duten jendeaz fidatzen ikasiko dute. Olatuek indarka badiaren kontra talka egitean, marearen aurka sendotzen doaz haien indarra, independentzia eta heldutasuna.