"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Titikaka aintzira, 1984. Morgan Cabrera, La Pazeko ingeniari prestigiotsu bat, uretako istripu batean itoko da. Haren gorputza bilatzeko saio antzua bertan behera geratuko da urrutiko irla batean aurkitu dutela baieztatzen denean. Batzorde bat hilotza berreskuratzeko prestatzen ari da. Ingeniariak iristen direnean, aymara hiztunez soilik osatutako komunitatea aurkituko dute irlan, eta ez diete utziko hilotza eramaten; izan ere, haien sinesmenen arabera, hala eginez gero uzta ona izateko aukera uxatuko lukete. Azkenean, komunitateko kideek utzi egingo diete gorpua eramaten, baina ez da inoiz iritsiko helmugara…