"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euren kostaldera lehenengo aldiz marrazoak iritsi direlako zurrumurruak bainu-etxe txiki bat aztoratuko du; bien bitartean, badirudi Rosina dela larritu ez den bakarra. Are gehiago, enpatia agertzen du ustezko izaki galdu horiekiko. Orain, isilean mugitzeko eta egin nahi baina beharko ez lukeen guztia egiteko baliatuko du unea, animalia-senak bultzatuta bezala. Los tiburones filmak jendez inguratuta egonik bakarrik sentitzeari buruz hitz egiten digu; gainazalaren azpian ezkutatzen denari buruz; odol-beroari, itsasoari eta enpatiaren bilaketa saihestezinari buruz.