72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Tabakalera
Zabaltegi-Tabakalera
Maddi Barber
Espainia 
25 min. Film laburra
Gelditzen al da bizitzeko aukerarik lurralde bat goitik behera aldarazten badute? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten Itoizko urtegia eraikitzeko. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak marra banatzaile bat marrazten du bailarako paisaian: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.
Zinemira Kimuak
Federico Veiroj
Uruguai - Mexiko - Espainia 
75 min.
Gizakia eta haren tolestura eta neurrigabekeriak erretratatzeak pizten du Belmonteren interesa, eta aurki pintura-erakusketa bat egitekoa du Montevideoko Arte Bisualen Museoan, baina denbora gehiago ematen du familian bizi dituen aldaketei buruz pentsatzen: emazte ohia haurdun du beste gizon batekin duen harremanaren ondorioz, eta sumatzen du bere alaba Celesterekin denbora gutxiago igaroko duela haren anaia jaiotzen denean. Norabideari eusteko, Belmontek beharrezkoa du alabarekin egotea, haren bazkaria prestatzea, eskolara laguntzea eta, batez ere, bere barne-mundua harekin partekatzen hastea, kezkak ezkutatu gabe, helduen berezko kezkak izan arren.
Jane Magnusson
Suedia 
117 min.
Ingmar Bergmani buruzko dokumental honen ardatza haren lan-ibilbidean funtsezkoa izandako urte bat da; hain zuzen, 1957, Det sjunde inseglet (The Seventh Seal) eta Smultronstället (Wild Strawberries) maisu-lanak zuzendu zituenekoa. Baina, Bergmanen alderdi artististikoa jorratzera mugatu ordez, inoiz ez bezala heltzen dio haren bizitza intimoari eta, bereziki, emakumeekin –besteak beste, harekin lan egin zuten zenbait aktoreekin– izan zituen maitasun-harreman gorabeheratsuei.
Bruno Dumont
Frantzia 
200 min.
Quinquin heldua da orain eta CoinCoin deitzen diote. Côte D’Opale-n, egonean, Alderdi Nazionalistaren bileretara joan ohi da bere txikitako lagun Fatsorekin. Bere maite ohiak, Evek, Corinnerengatik utzi du. Herritik gertu magma arraro bat aurkitzen dutenean, biztanleak jokabide bitxia izaten hasiko dira bat-batean. Gure bi heroiek, Van Der Weyden kapitainak eta haren laguntzaile leial Carpentierek, estralurtar-eraso horiek ikertuko dituzte. Hasia da inbasio estragizatiarra.
Capricci Cine
© Capricci Cine
Hu Bo
Txina 
234 min.
Eskola-istripu batek zorigaiztoko lau patu elkartuko ditu: lagun bat babesteko, Buk eskaileretatik behera bultzatuko du Shuai, institutuko harroputza; Buren ikaskide Lingek amarengandik eta errutinatik ihes egin nahi du, irakasleak hura seduzitu eta gero; Shuairen anaia nagusia, Cheng, bere lagun minaren suizidioaren erantzule sentitzen da; eta azkenik, Wang erretirodun gogotsuak ez du bere semeak egoitza batean barneratzerik nahi. Badirudi Manzhouli hirira ihes egitea dela protagonisten aukera bakarra: diotenez, besterik gabe munduari jaramonik egiten ez dion elefante bat dago han eserita. Trena abian jarri aurretik, 24 ordu soilik izango dituzte euren bizitzak konpontzeko...
Lucile Hadzihalilovic
Errumania 
6 min. Film laburra
De Natura bat-bateko poema bat da, bi neskatoren ibilaldi lasai eta alaia, naturaren erdian, helduen begien bistatik urrun. Baina, orduan, apurka-apurka desagertzen hasiko da poza, nostalgia bihurtuko da ametsa, eta errepidearen ertzean, udako fruitu ustelen artean, aurpegi lauso batzuk agertuko dira. Bizitzaren zikloak ez du murrizten munduaren magia, ilargiaren nahiz eguzkiaren argipean egon.
Bi Gan
Txina 
139 min.
Luo Hongwu Kailira itzuliko da, bere jaioterrira, aspaldian handik ihes egin ondoren. Maite zuen eta inoiz ahaztu ez duen emakumearen bila hasiko da. Bere izena Wan Quiwen zela esan zion…
Phuttiphong Aroonpheng
Thailandia- Frantzia 
105 min.
Tailandiako kostaldeko herri batetik hurbil, milaka Rohingya errefuxiatu ito diren lekuan, gizon zauritu eta konorterik gabea aurkituko du bertako arrantzale batek basoan. Arrotza jasoko du, eta hark ez du hitzik ere esango; adiskidetasuna eskaini, eta Thongchai deituko dio. Baina arrantzalea bat-batean itsasoan desagertzen denean, apurka-apurka bere lagunaren lekua beteko du Thongchaik: haren bizitzan, etxean, lanean eta emazte ohiarekin…
Cristóbal León, Joaquín Cociña
Txile 
73 min.
Txilen alemaniar erlijio-fanatikoen sekta batetik ihes egin ondoren, etxetzar batean babestuko da María gaztea. Han bi txerrik, bertako bi biztanle bakarrek, egingo diote abegi. Amets batean bezala, etxeko unibertsoak Maríaren sentimenduei erantzungo die. Astiro, animaliak gizaki bihurtuko dira, eta etxea amesgaiztoko mundu. Colonia Dignidad-en kasua harturik oinarri, sektaren buruak bere jarraitzaileak doktrinatzeko egindako maitagarri-ipuin bat itxuratzen du La casa lobo filmak.
Jean-Gabriel Périot
Frantzia 
14 min. Film laburra
Calaiseko Oihana, desegin aurreko asteetan: milaka migrante bizi dira bertan, Ingalaterrara joateko zain edo, besterik gabe, norbaitek haien gaineko ardura hartzeko zain. Eremu abandonatu horretan nora ezean, gure axolagabekeriatik onik ateratzeko itxaropenez.
Virgil Vernier
Frantzia 
98 min.
Sophia Antipolis: teknopolis bat Frantziako Rivieran, ametsak gauzatu beharko liratekeen leku batean. Baina, gainazalaren azpian, zelatan dira beldurra eta etsipena. Eguzki faltsu baten pean, bost bizitzak emakume gazte baten istorio asaldagarria planifikatuko dute: Sophiarena.
Lola Arias
Argentina - Espainia - Alemania 
77 min.
1982an, Argentina eta Britainia Handia Malvinetako Gerran borrokatu ziren. Britainiar armadaren garaipenarekin eta bi mila hildako ingururekin amaitu zen gerra. Aspaldi gertatu zen gatazka, baina irlen subiranotasunak eztabaidan jarraitzen du oraindik. Teatro de guerra-k Malvinetako Gerrako sei beterano bildu ditu filma egiteko. Gatazkaz geroztik ia 35 urte igaro direnean, hiru ingeles eta hiru argentinar beteranok hilabeteak eman dituzte gerrari buruzko oroitzapenak berreraikitzen. Film honek gizarte-esperimentu bat dokumentatzen du, hain zuzen, zer den behinolako gerra-etsaiekin arte-proiektu bat egitea: protagonistak aurkitzeko entzunaldiak, haiekin egindako lehenengo bilerak eta izandako lehen elkarrizketak, eta haien oroitzapenak eszenan birsortzea askotariko espazioetan: igerileku batean, eraikuntza-obra batean, erregimentu militar batean. Filmeko eszena guztiak benetakoak eta artifizialak dira aldi berean.
Ines Moldavsky
Israel 
28 min. Film laburra
Tinder. Emakume bat gizon bila. Gizon bat emakume bila. Oso erraza izango litzateke guztia, emakumea Isralen egongo ez balitz, eta gertuko gizonak Zisjordanian egongo ez balira. Ines Moldavsky israeldar zuzendaria legez debekatuta dituen gizonak ezagutzekotan da. Zisjordanian sartzeko muga zeharkatu, eta eremu fisiko ezezagun hori esperimentatuko du. Elkarrizketak telefono-dei birtualetan eta bilera errealetan gauzatzen dira. Indarkeriaren oihartzuna – mugak bortxatu nahian.
Xacio Baño
Espainia - Lituania 
87 min.
"Norbaiten alaba". "Norbaiten arreba". Carme gurasoekin bizi da, Galiziako barnealdeko mendietako herrixka batean. Ia-ia ez da komunikatzen bere aita Ramónekin eta ama gaixo du. Okindegi batean lan egiten du eta giro itogarri horretatik ihes egiteko beharrean dago, baina egoera dela-eta inoiz ezin izan du pauso hori eman. Trostan ibiltzea. Ihes egitea. "Rapa das Bestas" festa, gizon eta zaldi arteko aspaldiko borroka, ospatzen den asteburuan girotuta dago Trote. Herrixka festarako prestatzen hasi da. Luís, Carmeren anaia nagusia, familiaren etxera itzuliko da egun batzuetarako, bere bikotekide Maríarekin. Trote gizakiaren eta zaldiaren, arrazoiaren eta senaren, arteko borroka da.
Ikusmira Berriak 2012
Albertina Carri
Argentina 
115 min.
Hiru emakume ausaz gurutzatuko dira munduaren bazterrean, eta poliamodiozko bidaia bati ekingo diote. Haren ondorioz eraldatu, eta bestelakotuta itzuliko dira sorlekura. Ezarritako ordenaren, atzerakorik ez duen pasioaren eta amodio bakarraren utopiaren mende sufritzen duten subjektu horiek, egindako bidea desibili, eta harremanetan jartzeko modu berriak bilatuko dituzte, kanon guztietatik kanpo, amodioaren ezinbesteko posesioaren eta saminetik urrun. Horrela osatuko da Las hijas del fuego: beste emakume batzuei beren erotika, atxikitasunik ezaren sentsualtasuna ezagutzen ez duen mundu honetan egoteko modu egokia, bilatzen laguntzeaz arduratzen den taldea.
Jean-Luc Godard
Suitza - Frantzia 
85 min.
Ezer ez, isiltasuna izan ezik. Ezer ez, iraultza-abestia izan ezik. Bost kapitulu dituen istorio bat, eskuaren bost hatzak bezala.
Elena López Riera
Suitza - Espainia 
24 min. Film laburra
Espainia hegoaldean, eskuz margotutako usakumeen lasterketa bitxi batek ez dio azkarrenari emango saria, ezpada uso emea limurtu eta harekin batera luzaroen hegan egiten duenari.
José Luis Torres Leiva
Txile 
13 min. Film laburra
Sobre cosas que me han pasado Marcelo Matthey idazlearen liburuan dago oinarrituta. Mattheyk eskolako idazlanak gogorarazten dituen estilo batean kontatzen du bere bizitza. Idatziz jasotzen ditu kaleetan, etxeetan eta hondartzetan zeharko ibilaldi etengabeetan ikusi, sentitu eta pentsatutakoak, baina prozesuak, gertakizunen eta pentsakizunen denbora-lerroa, eta elkarren segidako asoziazioen zantzua –kalean dabilen norbaiten elkarren segidako urratsak bezala– besterik ez ditu ateratzen ahazmenetik. Film labur honetan, irudien eta soinuen bidez atzematen dira berehalako inpresioak, normalean denboran galtzen diren momentu iheskorrak.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: