"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eskola-istripu batek zorigaiztoko lau patu elkartuko ditu: lagun bat babesteko, Buk eskaileretatik behera bultzatuko du Shuai, institutuko harroputza; Buren ikaskide Lingek amarengandik eta errutinatik ihes egin nahi du, irakasleak hura seduzitu eta gero; Shuairen anaia nagusia, Cheng, bere lagun minaren suizidioaren erantzule sentitzen da; eta azkenik, Wang erretirodun gogotsuak ez du bere semeak egoitza batean barneratzerik nahi. Badirudi Manzhouli hirira ihes egitea dela protagonisten aukera bakarra: diotenez, besterik gabe munduari jaramonik egiten ez dion elefante bat dago han eserita. Trena abian jarri aurretik, 24 ordu soilik izango dituzte euren bizitzak konpontzeko...