"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Tailandiako kostaldeko herri batetik hurbil, milaka Rohingya errefuxiatu ito diren lekuan, gizon zauritu eta konorterik gabea aurkituko du bertako arrantzale batek basoan. Arrotza jasoko du, eta hark ez du hitzik ere esango; adiskidetasuna eskaini, eta Thongchai deituko dio. Baina arrantzalea bat-batean itsasoan desagertzen denean, apurka-apurka bere lagunaren lekua beteko du Thongchaik: haren bizitzan, etxean, lanean eta emazte ohiarekin…