"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ingmar Bergmani buruzko dokumental honen ardatza haren lan-ibilbidean funtsezkoa izandako urte bat da; hain zuzen, 1957, Det sjunde inseglet (The Seventh Seal) eta Smultronstället (Wild Strawberries) maisu-lanak zuzendu zituenekoa. Baina, Bergmanen alderdi artististikoa jorratzera mugatu ordez, inoiz ez bezala heltzen dio haren bizitza intimoari eta, bereziki, emakumeekin –besteak beste, harekin lan egin zuten zenbait aktoreekin– izan zituen maitasun-harreman gorabeheratsuei.