Karsten Kiilerich
Albert herri bateko mutiko bat da, oso argia eta lotsagabea. Herri guztia da haren bihurrikerien beldur. Egun batean, nahigabe, behera botako du herriko monumentu enblematikoa, Leopoldus globo-kapitainaren eta herriko heroiaren estatua. Albert bere akatsa konpondu nahi du; beraz, mundura ateratzea erabakiko du, eta globo-kapitain bihurtuta itzultzea. Zein harro egongo da beraz herri guztia!
Jan Rahbek
Bere ametsetan, Marco Macaco krimen handiak ebazten dituen polizia jator askoa da; egiaz, ordea, hondartzako ofizial saiatu bat besterik ez da, itxuraz inoiz ezer gertatzen ez den irla batean.
Joe Wright
Peter 12 urteko mutiko bihurri bat da. Eutsi-ezineko joera errebeldea du, baina ezin izan du askatu, betidanik bere etxe izan duen Londresko umezurztegi samingarri horretan. Orduan, gau sinesgaitz batean, umezurtz-etxetik desagertuko da Peter, eta piratak, gerlariak eta maitagarriak dituen fantasiazko mundu batean agertuko da berriz: Sekula Betiko Lurraldean.
Jean-Loup Felicioli, Alain Gagnol
Hamaika urte ditu... eta 24 ordu New York salbatzeko. Gangster misteriotsu eta desitxuratu batek Alex zaurituko du, atzetik segika duen polizia-inspektorea. Ospitalean mugitu ezinik, Alex Léoren lagun egingo da. Léo hamaika urteko mutil bat da, eta bere gorputzetik ateratzeko ahalmena du. Fantasma bat bezala, denentzat ikusezin, aireratu eta hormak zeharkatu ditzake..
Jamel Debbouze
Edouard ez da besteak bezalako tximu bat: txikiagoa da, ile gutxiago du, eta ezin du gorputz-adarretako bat erabili. Baina bitxikeria horiek, Edouarden asmamenarekin batera, espeziearen eboluzioko lehen kate-maila dela ere esan nahi dezakete. Abentura komiko bat, gizatiarraren eta animaliarraren artean, motion capture teknika modu txundigarrian erabiliz egina.
Maksim Sveshnikov
Mundu berri bat sortu nahian, sinpletasunak emozioak ordezkatu eta haize polarrak giza arimak izoztu ditzaten, Elurretako Erreginak guztiz estali du mundua elurrez, eta arte guztia suntsitzekotan da.
Oskar Santos
Gabon hauetan, Zipi eta Zape bihurriek muga gainditu dute beren trikimailu zaharrekin. Gurasoekin negozio-bidaia batean joatea izango da haien zigorra, irla urrun batera. Baina ekaitz beldurgarri batek harrapatuko ditu, eta ez dira iritsiko beren helmugara. Aterpe bila, etxe viktoriar erraldoi bat aurkituko dute. Haurrentzako etxe bat da hain justu, Miss Pam –itxuraz– atseginaren ardurapean. Ezer ez da dirudiena, eta Zipi eta Zapek irlaren misterio ezkutua azaleratu beharko dute. Abenturaz eta emozioz betetako erronka bat izango da, eta proban jarriko du Zipi eta Zaperen ausardia.