"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gabon hauetan, Zipi eta Zape bihurriek muga gainditu dute beren trikimailu zaharrekin. Gurasoekin negozio-bidaia batean joatea izango da haien zigorra, irla urrun batera. Baina ekaitz beldurgarri batek harrapatuko ditu, eta ez dira iritsiko beren helmugara. Aterpe bila, etxe viktoriar erraldoi bat aurkituko dute. Haurrentzako etxe bat da hain justu, Miss Pam –itxuraz– atseginaren ardurapean. Ezer ez da dirudiena, eta Zipi eta Zapek irlaren misterio ezkutua azaleratu beharko dute. Abenturaz eta emozioz betetako erronka bat izango da, eta proban jarriko du Zipi eta Zaperen ausardia.