Angel Amigo
1976an, Eduardo Moreno Bergaretxe, ?Pertur?, borroka armatuarekin kritiko izandako ETA pm-ko kidea, misteriotsuki desagertu zen. Erakundearen barne gatazka bati konponbide bortitza eman zitzaionaren bertsioa zabaldu da iritzi publikoan. Hogeita hamar urte eta gero, El año de todos los demonios dokumentalak desagertzea gertatu zeneko testuinguru politikoa birsortzen du eta hipotesi berri bat jarri du mahai gainean, zeinaren arabera, zantzu asko dauden ETAren aurkako gerra zikinaren biktima izan zela pentsatzeko.
Mimi Freedman, Leslie Greif
Garai orotako aktorerik handiena da Brando. Baina baita bitxiena eta konplexuena ere. Film dokumental honek Brandoren erretratua egiten du, pantaila handikoa nahiz pantailatik kanpokoa. James Caan, Robert Duvall, Jane Fonda, Martin Landau, Al Pacino, John Travolta eta Jon Voight bezalako aktoreen presentziaz, eta harekin lan egindako zuzendarien laguntzarekin, Bernardo Bertolucci, Martin Scorsese eta Arthur Penn kasu, Brandok amerindiarren mugimenduarekin zeukan konpromiso politiko eta sozialean arakatzen du, Pantera Beltzekiko harremanean, eta bere senitartekoekin eta lagun minekin egindako elkarrizketak ere barne ditu, guztiz ezezagunak diren aktore mitikoaren alderdiak ezagutaraziz?
Carmen Castillo
Frantzia - Txile - Belgika
163 min.
Santa Fé kalea, 1974ko urriaren 5a, Santiagoko (Txile) kanpoaldeko auzunean, Carmen Castillo bizirik atera da MIReko eta Pinocheten diktaduraren aurkako Erresistentziako buruzagi Miguel Enríquez kidea militarrek euren etxea eraso eta hiltzen dutenean. Calle Sante Fé lanaren abiapuntua da, auzo horien orainaldirako eta garaitutakoen oroimenerako bidaia; inolako atseginik edo autobarkamenik gabeko bidaia bat; honako galderek zuzenduriko narratiba bat: Erresistentzia-ekintza hauek guztiek merezi izan al zuten? Ezergatik hil al zen Miguel?
Per Fly
Forestillinger amodiori buruzko sei ataleko telesaila da; ez bakarrik bikote-maitasunari, baita alabenganako, aitenganako edo lagunenganako amodioari buruzkoa ere. Markoz hitz egiten digu, 90eko hamarkadan daniar antzertia irauli zuen antzerki-zuzendari karismatikoari buruz, eta Shakespearen ?Venus eta Adonis? antzezlanaren entsegua bitartean gertatzen da. Atal bakoitzak berezko protagonista bereizia dauka. Jakoben inguruko atala maitemintzearen bertigoaren ondoko iratzartze bortitzaz mintzo zaigu. Tanjari buruzkoa maite duzun gizona uzteaz. Katrinena zarena zarelako aintzatetsia eta maitatua izateaz. Evaren gainekoak familia berpizteko bere nahiaz dihardu; Jensenak lagun onenari huts egiteaz; eta Markorena zu zeu zeure proiektu bihurtzeak dakartzan deabruzko ondorioei buruz. Argumentu nagusia Markori buruzko egia ez ezik, honek ingurukoengan duen eragina ezagutzera ematen saiatzen da.
Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga
Anarkiskak beti izan dira eta oraindik ere ugari dira munduan. Kausaren alde lapurretak egin behar izan dituztenak edo kontrabandoan aritu behar izan dutenak asko dira. El Che-rekin estrategiak eztabaidatu dituztenak edo Eldridge Cleaverri ?Pantera Beltzen buruari? laguntza emandakoak, berriz, gutxi batzuk dira. Baina, esandako honekin guztiarekin batera, planetako banku boteretsuena kinka larrian jarri ahal izan duen bat bakarra dago, travellers cheques delakoen faltsutze masiboaz eta egun bakar batez ere eraikuntzako igeltsero bere lanean hutsik egin gabe. Lucio Urtubia, Cascanteko (Nafarroa) semea. Lucio gaur egun Parisen bizi da, erretiroa hartuta.
Jason Scheunemann (blackANDwhite)
Estatu Batuak - Danimarka
84 min.
Pelikula honek Eraserhead, Mulholland Drive, Blue Velvet, Twin Peaks, Wild At Heart edo The Elephant Man bezalako klasiko irudikorrak sortu zituen gizonaren buru liluragarriaren gaineko ezohiko begirada eskaintzen digu. Bi urte baino gehiagotan bildutako sekuentzien bidez, pelikula hau Lynchen sormen-prozesuaren erretratu intimista da, Inland Empire azken filma egiten zihardunekoa. Ideietan edertasuna aurkitzen ikusiko dugu, abstraktuaren bitarteko bidaian gidari dugula, azken beltzean bere ikuskera zinematikoa erakutsiz.
Eduardo Félix Walger
Maiatzeko Plazako Amen zapi zuriak giza eskubideen aldeko borrokaren ezaugarri unibertsalak dira. Argentinan ezarritako estatu-terrorismoa pertsonen desagertze derrigortuan oinarritu zen. Seme-alaba desagertuekiko maitasunak beldurra gainditzera eta herrialdeko gune politiko eta ekonomikoan kokatzera eraman zituen, botere totalitario eta basatiari desarmatuta aurre emanez. Beraien seme-alaben nortasunari eusten diote oraindik orain, ondoko oihuarekin "30.000 atxilotu desagerturik, hemen dira, orain eta beti".
Wayne Wang
Estatu Batuetan ikasten ari den eta Pekinen abentura labur baten ondoren lau hilabeteko haurdunaldian dagoen txinatar gaztea da Sasha. Aita Yang da, Pekingo Operan emakumezko pertsonaiak antzezten dituen aktore edo nan dan bat. Yangek harreman bat izan zuen Boshen izeneko arraza zuriko amerikar batekin ere, mendebaldeko kazetari bati HIESari buruzko erreportaje batean laguntzeagatik Txinako gobenuak kanporatutakoarekin. Sashak Omahako Unibertsitateko (Nebraska) lehen ikasturteko ikasketak eten ditu San Franciscora abortatzera joateko. Behin han dagoela, neskak umea eduki eta elkarrekin familia bat osa dezaten konbentzitu nahi du Boshenek, horrela Yang Estatu Batuetara etorraraziko duen itxaropenaz.
Omer Oke, Txarli Llorente
Moussa Burkina Fasoko gazte bat da. Sorleku duen herrixkan bizi da, bere guraso, familia eta Fatima emaztearekin; hari "Bamako" deitzea gehiago gustatzen zaio ordea, bertan ezagutu baitzuen, Maliko hiriburuan, ezkondu eta Mamadou bere haurtxoa izan aurretik. Soroak jateko adina ematen du, baina lehorte luzeak oreka ahul hori hautsi egin du azkenaldian. Bere familiari laguntzeko ardurak bultzatuta, eta herrixkako zaharrenei iritzia eskatu eta gero, Moussak Europara emigratzea erabaki du.
Jean-Pierre Limosin
Japoniako gazte-delinkuentziak gora egin du nabarmen azken hamar urteetan. Hogei urteko Naoki bizimodu honetan harrapatuta dago. Bere historia tamalgarria da, ikasketetan, lanean eta bizitza pertsonalean porrot egin baitu. Lehenxeago, Naokik delinkuentzia aukeratu zuen ogibide, bere amaren etsipenerako. Lagun baten aholkuari jarraituz, amak semea japoniar mafiaren eskuetan utziko du urtebetez. Lehendabiziko aldiz, japoniar Yakuzaren mundu sekretuaren ateak zabaltzen zaizkigu, erakunde beldurgarri honi buruzko aurreiritziak zalantzan jarriz, eta lau urtaroetan zehar Naokirekin batera bere iniziazioaren lekuko izango gara. Naokik iluntasunaren eta argiaren artean aukeratu beharko du...