"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Japoniako gazte-delinkuentziak gora egin du nabarmen azken hamar urteetan. Hogei urteko Naoki bizimodu honetan harrapatuta dago. Bere historia tamalgarria da, ikasketetan, lanean eta bizitza pertsonalean porrot egin baitu. Lehenxeago, Naokik delinkuentzia aukeratu zuen ogibide, bere amaren etsipenerako. Lagun baten aholkuari jarraituz, amak semea japoniar mafiaren eskuetan utziko du urtebetez. Lehendabiziko aldiz, japoniar Yakuzaren mundu sekretuaren ateak zabaltzen zaizkigu, erakunde beldurgarri honi buruzko aurreiritziak zalantzan jarriz, eta lau urtaroetan zehar Naokirekin batera bere iniziazioaren lekuko izango gara. Naokik iluntasunaren eta argiaren artean aukeratu beharko du... 


