72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Francis Ford Coppola
 
203 min.
Apocalypse Now Redux erantsitako sekuentziak barne dituen Apocalypse Now filmaren muntaia berri bat da. Willard kapitainak Kanbodiako mugako indigena menditarren komunitatean bere legea ezartzen duen ?txapel berde? izandako Kurtz jenerala hiltzeko mandatu berezia jasoko du. Bere helmugara heltzen den heinean, Willard pixkanaka bere gizonak galduz joango da infernurainoko jaitsiera beldurgarrian murgilduz.
Francis Ford Coppola
 
103 min.
Bost urte elkarrekin bizi ondoren, Hank eta Frannieren arteko maitasuna samurra da oso; neskak mutilari Bora Bora-rako bi txartel oparitu dizkio eta mutilak neskari etxearen eskritura. Haatik, eztabaida baten ondorioz, bereiztu egingo dira. Franniek Ray ezagutu du, klub batean aritzen den piano-jolea, eta Hank Leila, zirku-artistarekin ateratzen hasia da. Hankek ezin du Frannie gabe bizi ordea, motel batean aurkitu eta indarrez etxera eraman eta berriro elkarrekin egon daitezela eskatuko dio, neskak ezetz esan eta Bora Bora-rako txartelak hartzen ditu Rayrekin bertara joateko. Hankek aireportuan hegazkinera igotzen ikusiko ditu, baina gorteiatzen duten bi miresleen lehia horretan, Frannie zalantzan dago oraindik.
Francis Ford Coppola
 
94 min.
Rusty James beste gazte-banda bateko buruzagiarekin, Biffekin, borrokan ari da eremu huts batean. Rusty James laban sastadaz zauritu dute eta une horretantxe bere anaia zaharra, ezizenez ?Motoaren Mutila?, agertu, eta Biff-i bere motorraz oldartuko zaio, bidenabar anaia salbatuz. Beste batean, Rusty James eta honen lagun bat kalezulo ilun batean erasotuko dituzte, eta berriz ere, ?Motoaren Mutila? unerik egokienean agertuko da. Baina poliziak begitan hartuta dauka eta ez du bakean utziko. Rumble Fish filmak Nazioarteko Kritikaren Sari Nagusia eskuratu zuen Donostiako 1984ko Zinemaldian.
Francis Ford Coppola
 
113 min.
Harry Caul, soinu-teknikari ospetsua, bikote gazte baten elkarrizketak ezkutuan grabatzeko kontratatu dute. Enkargua eman diotenei materiala eskura ematerakoan, ordaindu nahi dioten kopuruarekin ez dira bat etorriko, eta enplegatu batek lan horren arriskuaz ohartaraziko du. Bere laborategira itzuli, zintak berrikusi eta bertan entzundakoaren arabera, zer edo zer susmagarri badagoela sumatzen du. Gau horretan, festa baten ondoren, neska batekin oheratzen da. Hurrengo goizean, neskak zintak kendu dizkiola konturatuko da eta zinta horiek bulegoko gizon misteriotsuen eskutan daudela.
Francis Ford Coppola
 
128 min.
New York, 20eko hamarkadako amaieran. Cotton Club Harlemgo klub bat da, zeinean beltzek beren ikuskizunak soilik ikusle zurientzat aurkezten dituzten. Salbuespen bakarra Dixie Dwyer da, bandako partaide den tronpeta-jole zuria. Dixiek Dutch Schultz gangsterrari bizitza salbatuko dio eta honek, ordainetan, Vera, bere neska-laguna zain dezan proposatuko dio. Batak bestea gogoko dute, baina beren harremanak ezkutukoa izan beharko du, Dutchen bizkartzainak zelatan baitituzte. Klubeko jabeak, Owney Madden-ek, Dixieri Los Angelesen bere negozioak kontrolatzeko aukera eskainiko dio, pelikula batean gangster baten rola jokatzen duen bitartean.
Francis Ford Coppola
 
175 min.
On Vito Corleone bere alaba Connieren ezkontza ospatzen ari da mendekoak babes edo mesede eske bulegotik igarotzen diren bitartean. Sonny, Fredo eta Michael, bere beste semeak ere ezteira joan dira. New Yorken delituzko jarduerak drogen eremura zabaltzeko Sollozzo narkotrafikatzailearen proposamena errefusatuko du On Vitok eta klanen arteko gerra hasiko da, Corleone bera ere zaurituko dutelarik. Ordura arte familiaren negozioekin zerikusirik nahi ez zuen Michaelek auzian sartu beharko du bere aitaren bizitza salbatzeko, eta familiako nagusi berria bihurtuko da.
Francis Ford Coppola
 
200 min.
Ekintzak denboran eta espazioan egiten du salto, XX. mendeko lehen urteetatik 50eko hamarkadaren bukaera arte, Manhattan eta Kuba artean. Corleone familiaren gorakada deskribatzen da, On Vitoren agindupean dagoena, mafiaburu italiar batek aita hil zionean Estatu Batuetara umezurtz joandakoarena, eta haren seme Michaelek agintea bereganatu zuenean gertaturiko klanaren zatiketa.
Francis Ford Coppola
 
160 min.
1979an, erlijio-ordena batek Michael Corleone kondekoratu du eta gertakari horren ospakizun festan Michaelek eta Kay bere emazte ohiak berriz topo egingo dute, bere alaba Maryrekin dantza egingo du eta Sonny bere anaia zenaren Vincent sasiko semearekin lan egiteko eskaintza jasoko du. Artzapezpiku batek Vatikanoak gobernatzen duen eraikuntza-enpresa batean esku-hartu dezan proposatuko dio Michaeli, alabaina, horretarako oso gaixo dagoen Aita santuaren sinadura falta zaie. Vincentek aurkako klanaren buruzagia, Joey Zasa, hilko du, eta hartara, Michaelek Corleonetarren buru izateko balizko ondorengotzat huraxe joko du.
Francis Ford Coppola
 
101 min.
Nataliek bere senarrari gasolindegi batetik deitzen dio haurdun dagoela esateko eta ez duela etxera itzultzeko asmorik. Bide ertzean Jimmie hartuko du, kirola egiten ari zela, garuneko lesio larri bat izandako autostopista bat, honek bere buru-ahalmenak kaltetu eta geroztik, haur baten jokabidea duena. Nataliek mutilari Ellen, bere neska-laguna izandakoaren etxeraino laguntzen dio, baina Ellenek baztertzen duenean, Nataliek berarekin eramatea erabakiko du. Hainbat estatu amerikarretan barrena bidaia gorabeheratsuan abiatuko dira, amaiera tragikoa izango duena.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: