72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Frank Borzage
AEB 
80 min.
Joe Benton, bere kontura lan egiten duen taxistak, beste hainbeste taxista askoren lez, oztopo ugari aurkitzen du bere lana burutzeko, gansterren satorzulo den enpresa batetako jendilajearen probokapenak medio.
Robert B. Sinclair
AEB 
80 min.
Pelikula bitartez Luise Rainer-ek agurra ematen dio MGMi eta kasik zinemari ere bai, ate zabalenetik gainera aktoresa haundi baten lana burutzen baitu.Louise Mauban gazte ahul, gaisoti, bakarti eta behartsua da, aktoresa izatearekin amets egiten duena. Iluso horrek gauez lantegi batetan ihardutea behartzen du arte Dramatiko-ko Eskola ordaindu ahal izateko. Bere lagunekin zokoratuta sentitzen delako, hain zuzen, gezurretan ibiltzea beharturik ikuste du bere burua.Gezurra ihesbidetzat hartuz, asmazioak sortuz, interprete sentitzen da, asmatutako bizitza. Halako batean aristokrata batekin duen erromantzea asmatuko du, baina asmazioa egi bilakatuko zaio.
Frank Tuttle
AEB 
88 min.
George Fitzmaurice
AEB 
89 min.
Adiskidetu ezinezko bi agente sekretu, kontesa errusiarra bata eta baroi poloniarra bestea, elkarlanean aritzea behartzen diete. Bata bestearen kontra badabiltza ere, elkar ziri sartzeak medio elkar ezagutzen hasten dira. Gorabeheren arabera, oraindik ere arriskutsuagoa den jokuan sartzen dira: amodioaren alegia.
Sidney Franklin
AEB 
138 min.
Filme honen bidez, Luise Rainer-ek, Aktoresa Hoberenari emandako Oscar saria jaso zuen. Era berean, Argazki Hoberenari zegokiona jaso zuen.Wang Lung,  nekazaria, berau pobrezian murgildurik dagoenez O-Lan isklanarekin berterik ezin da ezkondu. Beti ere, naturaren aurka bottokatuz superbizi ahal izateko. O-Lan-ek eman dizkion semeal ere ezin ditu alikatu. Lehorte izugarri baten ondorioz amore eman beharrean aurkitzen dira etea hirirantz abiatzen dira prestu. Hirian ere goseak gaude. Gosealdiaren auskako manifestaldi batek bultzatua, O-Lan, Agintariaren Jauregian makilatua suertatzen da knortea galdu arte. Esnatzen denean harri-bitxiz beteriko poltsa bat aurkitzen du jauregian. Poliziatik ihes egin eta familiarekin biltzen da gertatutakoa sinetsi ezinik. Jaioterrira itzuliko dira nekazari abertatsak baitira.
Julien Duvivier
AEB 
102 min.
Johann Strauss II.aren (1825-1899) bizitzari buruzko asmakizun hutsa dugu. Asmakizunaren zehetasun sinestezinenak ere ontzat eman bait ziren, bals-ak abestu zituzten (letra eta guzti... idatzi berria gainera), inortxok ere abestuak izateko sortuak izan arren. Agidanean, filmeak harrera ona eta hogerleko ugari lortuz, bere garaian Sobiet Batasunean gehien atsegin zuten filma iparamerikarra omen zen.
Robert Z. Leonard
AEB 
108 min.
Florenz Ziegfeld-en biografia dugu (1867-1932), ikuskizun musikal handien sortzaile eta berritzaile. Hankaz gora jarri omen zuen errebista musikala konzepzioa bere estilo nahastezinezkoa plazaratuz. Emakume iparamerikarraren "goresle" izan zela diote. filme honen zenbaki ikusgarrien bidez Ziegfeld-en "erokeria" argi eta garbi azaltzen zaigu. Luise Rainer-ek Ziegfeld-en lehen emaztearen papera burutuz, Aktoresa Hoberenari emandako Oscar-a jaso zuen.
Richard Thorpe
AEB 
95 min.
Gilberte Brigard eta bere aizpa Louise New Orleans-era itzuli dira zeinbat urte Frantzian ikasten ibili ondoren. Louise ezkondu asmoz dator, haurtandik Georges Santoris-ekin maiteminduta bait zegoen. Georges, egun, izen handiko abokatua da. Louisek berehala antzematen du Georges aizparekin liluraturik geratu dela. Gilberte emakume alai bezain geldiezina dugu, beti setazko soinekoen igurzpen etengabeak sortutako musikaz inguraturik (horrexegatik datorkio Frou-Frou goitizena). Georges eta Gilberte ezkontzen dira. Matrimonioa are okerago dabil haur bat izan dutenetik. Etxea hankaz gora dago eta Georges-ek, emaztearen baimenarekin, Louise deitzen du. Gilbertek gustora onartzen du ideia, baina semeak ere Louise maiteago duela ikustean, iparralderant abiatzen da André-rekin bizitzeko. Frou-Frou emakume ahula da, gaisotu eginte da eta New Orleans-era itzuli asmo egiten dute.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: