"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Florenz Ziegfeld-en biografia dugu (1867-1932), ikuskizun musikal handien sortzaile eta berritzaile. Hankaz gora jarri omen zuen errebista musikala konzepzioa bere estilo nahastezinezkoa plazaratuz. Emakume iparamerikarraren "goresle" izan zela diote. filme honen zenbaki ikusgarrien bidez Ziegfeld-en "erokeria" argi eta garbi azaltzen zaigu.
Luise Rainer-ek Ziegfeld-en lehen emaztearen papera burutuz, Aktoresa Hoberenari emandako Oscar-a jaso zuen.