"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pelikula bitartez Luise Rainer-ek agurra ematen dio MGMi eta kasik zinemari ere bai, ate zabalenetik gainera aktoresa haundi baten lana burutzen baitu.
Louise Mauban gazte ahul, gaisoti, bakarti eta behartsua da, aktoresa izatearekin amets egiten duena. Iluso horrek gauez lantegi batetan ihardutea behartzen du arte Dramatiko-ko Eskola ordaindu ahal izateko. Bere lagunekin zokoratuta sentitzen delako, hain zuzen, gezurretan ibiltzea beharturik ikuste du bere burua.
Gezurra ihesbidetzat hartuz, asmazioak sortuz, interprete sentitzen da, asmatutako bizitza. Halako batean aristokrata batekin duen erromantzea asmatuko du, baina asmazioa egi bilakatuko zaio.