71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Julien Temple
Erresuma Batua 
101 min.
London-en kokatzen da filmea, 1958. urteko uda "lehergarri2 hartan alegia. Autoreak ezin hobeki ezagutzen duen mundutik garamatza, erritmo zentzu eta su handiz. Txorogadu, inmigrante, putazain eta emagalduz beteriko lekutatik garamatza Jazza biziki maite duen protagonista gazteak, bere "anai" beltzal eta Crepe Suzette neskatoak. Horietako pertsonaia batek larrubizizko argazkiak eginez bizi da, halare, segapoto hutsa da.
Cisco Bermejo Miranda
Espainia 
5 min. Film laburra
Munstroak herrialde osoa beldurturik dauka, beraz paperezko ejertzituak mehatzuarekin akabatzeko prestatzen da. 
Jaime Humberto Hermosillo
Mexiko 
90 min.
Jorge eta Aaron elkarrekin dabliltza, Mexicoko probintzia hiriburu txiki batetako eskolan. Sarritan piper egiten dute, goiz zinema saioak ikustera joateko. Jorge udako oporrak dituela, aitarekin hirira hoaten da altzari eskari bat entregatzera. aaronek ere joan nahiko luke baina amak ez dio baimenik eman. Zineman ikusitako fantasi abenturen eraginez, Aaronek, etxetik hanka egitea erabakitzen du, lagunaren laguntzaz kamioan ezkutatuz. Bidean doazela, gaizkile talde batek kamioia geldiarazi eta gidaria hiltzen du. Haurrak bahituri moduan hartuko dituzte.
Koreyoshi Kurahara
Japon 
143 min.
Asko hitzegin eta luze idatzi da gizona eta bere lagunik hoberenaren arteko harremanaz. Aipatu laguna zakurra dugu, jakina. Antartida den izotzezko basamortua kokatzen da harremana azaltzen den istorio honek. 1958an Showa zelaia uztera doa espedizio japoindar batek. Ordezko taldea soya izotzausteko untzian dator. Elurte izugarri batek Soya-ren iristea galeraziko du. Espedizioa hegazkinez garraiatuko dute untzira. Tenperatura jaistea areagotzen dirau, ondorioz bertan behera uzten dute espedizioa. Zutoinetara loturik, hamabost zakur utzi dituzte bertan. Horietako zortzi askatu egiten dira, gainantzekoak izozten direlarik. Paraje horietan bizitzeaz ez da edonolako gauza. 
Oliver Stone
AEB - Mexiko 
121 min.
Salvador erabateko testigantza akusatzailea dugu, egoera paradoxiko baten salaketa nabarmena alegia: gobernua krudel zein zapaltzaileak "Heriotzaren Briudadak" izeneko taldea sortu du, matxinatu eta gerrilariak gonbidatu asmoz. Komunista aurkako jarrera azaltzen dutenez, norberaren askatasuna eta giza eskubideak "zaintzen" dituen herrialdea baita.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: