"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Asko hitzegin eta luze idatzi da gizona eta bere lagunik hoberenaren arteko harremanaz. Aipatu laguna zakurra dugu, jakina. Antartida den izotzezko basamortua kokatzen da harremana azaltzen den istorio honek. 1958an Showa zelaia uztera doa espedizio japoindar batek. Ordezko taldea soya izotzausteko untzian dator. Elurte izugarri batek Soya-ren iristea galeraziko du. Espedizioa hegazkinez garraiatuko dute untzira. Tenperatura jaistea areagotzen dirau, ondorioz bertan behera uzten dute espedizioa. Zutoinetara loturik, hamabost zakur utzi dituzte bertan. Horietako zortzi askatu egiten dira, gainantzekoak izozten direlarik. Paraje horietan bizitzeaz ez da edonolako gauza.