Mati Diop
2021eko azaroa. Dahomey Erresumako hogeita sei errege-altxor Paris utzi eta jatorrizko herrialdera –egungo Beningo Errepublikara– itzultzear daude. Beste asko bezala, tresnok Frantziako tropa kolonialek espoliatu zituzten 1892an. Zein da hartu beharreko jarrera, ordea, tresnok etxera –kanpoan zirela aurrera egin behar izan zuen herrialde batera– itzultzeari dagokionez? Pieza horien arima askatzen den bitartean, eztabaida bat sortuko da Abomey-Calaviko Unibertsitateko ikasleen artean.
Dea Kulumbegashvili
Frantzia - Italia - Georgia
134 min.
Erditze batean haurtxo bat hil ondoren, Nina obstetra-ginekologoaren morala eta profesionaltasuna epaitzen hasiko dira eta legez kanpoko abortuak egiten dituelako zurrumurruak daude
Viv Li
Frantzia
15 min.
Film laburra
Hondar-ekaitz baten erdian, ur gutxi dago. Irrati-seinalerik gabeko meatze-herri urrun batean, nerabe bitxi bati jakin-mina piztuko dio handik igarotzen den kamioi-gidari batek.
Izibene Oñederra
Espainia
13 min.
Film laburra
Ingurumen-krisi baten ondorioz kolapso-egoeran sartu den komunitate txiki bat ahal duen moduan moldatzen da errealitate berrira. Biztanle pribilegiatuek oraina gozatzean funtsatutako bizimodu hedonista dute; besteek, ordea, bizirik iraun beste erremediorik ez dute. Zer da iristear dagoen hori? Besterik ez badago, ezerk salba al gaitezke?
Michael Fetter Nathansky
Alemania - Espainia
108 min.
Zer gertatuko litzateke gehien maite duzun pertsona bat-batean zure begietara arrotz bihurtuko balitz? Nadine, fabrika-langile arduratsua, bere harremana bizitzen saiatzen da, bere emozio sakonenekin birkonektatuz. Alabaina, bere garaian zer ikusi zuen maite duen gizonarengan gaur aurkitu ezin duena? Desamodio-prozesu mingarriari eta maiteminaren hasierako magiari buruzko drama sozial erromantikoa.
WIP Europa 2023
Hiroshi Okuyama
Japonia - Frantzia
90 min.
Japoniako uharte txiki batean, bizimodua urtaro-aldaketen araberakoa da. Negua izotz-hockeyaren garaia da eskolan, baina Takuyari kirol hori ez zaio gehiegi gustatzen. Benetan interesatzen zaiona Sakura da, patinaje artistikoaren izar tokiotarra, gorabidean dagoena; geroz eta liluragarriago iruditzen zaio. Arakawa entrenatzaile eta txapeldun ohiak potentziala ikusten du Takuyan, eta laster egingo den lehiaketa batean Sakurarekin bikotea osatzeko orientatuko du.
Leos Carax
Frantzia
40 min.
Film ertaina
Zuzendariaren 40 urtetik gorako filmografiaren autoerretratu itxurako berrikuspen bat; hala, bere bizitzako etapa nagusiak zalantzan jartzen dituen bitartean, garai hartako beldur politikoak harrapatzea lortzen du.
Federico Luis
Argentina - Alemania
22 min.
Film laburra
Pehuén Pedrek bi aktore entrenatzen ditu erregistro zibilean azterketa bat egiteko eta, hor, biek aukera izango dute euren desgaitasun-ziurtagiriak lortzeko.
Ataka51 -
Alemania - Errusia
13 min.
Film laburra
Grabazio-estudio sobietar zahar batean, musikari batzuk Puxkinen Oturuntza izurri-garaian obran oinarritutako konposizio bat grabatzen saiatuko dira. Fenomeno arraro eta beldurgarri batek aztoratu egingo ditu musikariak; iraganeko espirituak al dira, ala gerra baten oihartzuna? Bukaerara arte inor ez da konturatuko zer ari den gertatzen inguruan.
Jane Schoenbrun
Owen nerabea bizirik ateratzen saiatzen da aldirietako bizitegi-auzo batean; ikaskide batek gaueko telebista-saio misteriotsu bati buruz hitz egingo dio egun batean: euren munduaren azpian naturaz gaindiko beste bat ikusten da bertan. Owenek errealitateaz duen ikuspegia pitzatzen hasiko da telebistaren distira zurbilean.
Elena López Riera
Espainia - Suitza
40 min.
Film ertaina
Emakume heldu batzuek ezkonbizitzaz, beren lehen aldiaz eta sexualitatearekiko harreman estuaz hitz egiten dute.
Antzinako erritu horiek errepikatzean, zuzendariak zalantzan jartzen du ezkondu gabe egoteko eta seme-alabarik ez izateko bere errealitatea, ama-alaben arteko harreman-kate bat iraungi egingo baita hala.
Tanmay Chowdhary
India
15 min.
Film laburra
Indiako kostaldeko herri txiki batean, bi neska gaztek euren adiskide Leela desagertu egin dela jakingo dute. Leelaren heriotzari buruzko zurrumurruak zabaldu egin dira. Bere buruaz beste egin al du? Ihes egin eta hirira iristea lortu ote du? Eguna Leela non dagoen eztabaidatzen ematen duten bitartean, ihesbiderik gabeko herri hartan benetan zer-nolako harremana duten agerian geratuko da.
Jessica Sarah Rinland
Une intimoak eta zatikatuak Argentina osoko zoologikoek eta animaliak erreskatatzeko zentroek osatutako komunitate batean. Erakunde horien historia aurkitu ahala, langileak gau eta egun aritzen dira giltzapetuta dauden animaliak zaintzen, gizakiaren eta animaliaren arteko irudimenezko mugak gainditzen dituen elkarrekiko lotura sustatuz.
Ikusmira Berriak 2020
YoYo Liu
Txina
14 min.
Film laburra
Landa-eremu isolatu batean, ama bat erditzean hilko da, eta horren lekuko den alaba bat utziko du atzean. Jaioberriarentzako ama-esnerik gabe, familiaren behia izango da haurtxoaren salbazio bakarra, mantenua eta itxaropena emango baitizko. Alabak geroz eta lotura sakonagoa izango du behiarekin, baina beste tragedia gupidagabe bat gertatu eta haren mundu hauskorra bertan behera eroriko da berriz.
Nelson Carlo De los Santos Arias
Dominikar Errepublika - Frantzia - Alemania - Namibia
122 min.
Denboraren egiturazko pertzepzioa ulertzen ez duen ahots bat, trantzetik gertaera historiko baten hizkuntzak zeharkatzen dituena, Kolonbian eraildako hipopotamoa dela argudiatuz. Hauxe da haren historia, herri horiek bezalaxe, benetan non zeuden inoiz jakin gabe hil ziren izakiz osatua.
Nino Benashvili
Georgia - AEB - Kanada
13 min.
Film laburra
Alargun baten eta bere alabaren bizitza aszetikoa Kaukasoko mendietako herri isolatu batean eten egingo da atzerriko bidaiari bat aterpe bila iristean. Gizonaren presentziak irrika erotikoak piztuko ditu bi emakumeengan eta, bidaiaria hortik joan ondoren, erruduntasun-sentimenduak murgilduta geratuko dira.
Maximiliano Schonfeld
Duela urte batzuk, itxuraz galduta zegoen hizkuntza bat –chana– hitz egiten zuen gizon bat agertu zen. Handik gutxira hiztegiak argitaratu eta hizkuntza erabat berreskuratu zen. Gizon horrek chanatarrak Entre Ríos probintzian kokatu zituen, Volgako alemaniarren gaur egungo ondorengoak beren hizkuntza galtzen ari diren leku horretan, hain zuzen.
WIP Latam 2023
Johan Grimonprez
Belgika - Frantzia
150 min.
Jazza eta deskolonizazioa elkartzen dira gorabeherez betetako istorio honetan: Gerra Hotzaren barnean Abbey Lincoln eta Max Roach musikariak Patrice Lumumba lider kongoarraren hilketa salatzeko NBEko Segurtasun Kontseiluan sartu zirenekoa berridazten du filmak. 1961: independentzia lortu berri duten Afrikako 16 herrialde NBEn onartuak izan zirenetik sei hilabete igaro dira; gehiengoaren botoa potentzia kolonialetatik Hego Globalera lekualdatzen duen lurrikara politikoa.
Arnaud Desplechin
"Zer esan nahi du zinemara joateak? Zergatik darama jendeak ehun urtetik gora zinema-aretoetara joaten? Zinema-aretoak eta haien askotariko magia ospatzea erabaki nuen. Beraz, Paul Dédalus gaztearen urratsei jarraitu zien, zinemazale baten heldutasun-istorio batean bezala. Oroitzapenak, fikzioa eta aurkikuntzak elkartzen dira irudi-uholde geldiezin batean". (Arnaud Desplechin)
Kohei Igarashi
Frantzia - Japonia
95 min.
Sano Izura itzuliko da bere adikide Miyatarekin, Japoniako itsasoaren aldameneko resort batera, Japonian; bost urte lehenago, geroago emazte izango zuen Nagirekin maitemindu zen. Tokiak eragiten dion minak eta nostalgiak jota, Nagik bere garaian galdutako txapel gorri baten bila hasiko da Sano.
Mahdi Fleifel
Erresuma Batua - Palestina - Frantzia - Grezia - Herbehereak - Alemania - Qatar - Arabiar Emirerri Batuak
105 min.
Chatila eta Reda dirua aurrezten ari dira pasaporte faltsuak ordaintzeko Atenasetik irteteko. Baina hainbeste kostatako dirua galduko du Redak bere droga-adikzio arriskutsuaren erruz, eta plan erradikal bat prestatuko du Chatilak orduan: kontrabandista izango balitz bezala jokatzea eta jendea bahitzea berau eta bere lagunik onena egoera latz batetik ateratzeko, berandu baino lehen.
Hikaru Uwagawa
Japonia - Espainia
73 min.
Ama etorkin bat eta semea aita noiz itzuliko zain daude Madrilen. Emakume euskaldun bat eta gizon japoniar bat Donostian elkartuko dira eta gizonak bere etxeari buruzko istorioak kontatuko dizkio. Noraezean dabilen japoniar bat Obon jaialdia ospatzera itzuliko da familiarekin, hildakoen espirituei ongietorria egiteko. Munduko hainbat lekutako eguneroko bizitzaren istorio zatikatu horiek etxea dakarte gogora.
Ikusmira Berriak 2023