"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Emakume heldu batzuek ezkonbizitzaz, beren lehen aldiaz eta sexualitatearekiko harreman estuaz hitz egiten dute. Antzinako erritu horiek errepikatzean, zuzendariak zalantzan jartzen du ezkondu gabe egoteko eta seme-alabarik ez izateko bere errealitatea, ama-alaben arteko harreman-kate bat iraungi egingo baita hala.