"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jazza eta deskolonizazioa elkartzen dira gorabeherez betetako istorio honetan: Gerra Hotzaren barnean Abbey Lincoln eta Max Roach musikariak Patrice Lumumba lider kongoarraren hilketa salatzeko NBEko Segurtasun Kontseiluan sartu zirenekoa berridazten du filmak. 1961: independentzia lortu berri duten Afrikako 16 herrialde NBEn onartuak izan zirenetik sei hilabete igaro dira; gehiengoaren botoa potentzia kolonialetatik Hego Globalera lekualdatzen duen lurrikara politikoa.