72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Filmak
Filmak
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Audrey Diwan
Frantzia 
105 min.
Emmanuelle galdutako plazer baten bila dabil. Hong Kongera joango da bakarrik negozio-bidaia batean, eta hiri sentsual global horretan jende ugarirekin elkartuko da. Kei ezagutuko du, baina gizonak behin eta berriz saihestuko du Emmanuelle.
Amaiera filma lehiaketaz kanpo
John Crowley
Erresuma Batua 
107 min.
Almutek eta Tobiasek ustekabeko topaketa batean ezagutuko dute elkar. Bizitza komuneko pasarteen bidez −maitemindu egingo dira, etxe bat eraikiko dute, familia bat osatuko dute, etab.− egia korapilatsu bat erakutsiko zaigu, bikotearen funtsak suntsitzeko arriskua dakarrena. Denboraren mugek desafiatzen duten bide bati ekiten dioten heinean, euren maitasun-istorioak ezohiko norabide bat hartu eta une bakoitza balioesten ikasiko dute protagonistek hamarkada batean zehar.
Huo Xin
Txina 
109 min.
Pelikula honek gaixotasun terminala duen gizon baten eta indarkeriak harrapatutako emakume baten istorio hunkigarria kontatzen digu: ustekabeko gertakari baten ondoren ihes egingo dute. Heriotzaren hondamenetatik bizirik ateratzen den maitasun-istorio bat, itzalen arteko bizi-distira iheskorra.
Courtesy of FilmNation Entertainment. © 2024 All Rights Reserved.
© Courtesy of FilmNation Entertainment. © 2024 All Rights Reserved.
Edward Berger
Erresuma Batua - AEB 
118 min.
Conclave filmak oso gertutik jarraitzen dio munduko erritual sekretu eta zaharrenetako bati: Aita Santuaren hautaketari, hain zuzen. Aita Santuaren ustekabeko heriotzaren ondoren, Lawrence kardinala izendatu dute konklabea zuzentzeko. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan elkartzen direnean, Lawrence konspirazio korapilatsu batean harrapatuta geratu eta Elizaren oinarriak astindu ditzakeen sekretu bat deskubrituko du.
Costa-Gavras
Frantzia 
100 min.
Halako elkarrizketa filosofiko batean, Augustin Masset doktorea eta Fabrice Toussaint idazle itzaltsua bizitzaz eta heriotzaz ari dira... Topaketa-zurrunbilo honetan, medikua gidaria da, eta idazlea, berriz, haren bidaiaria, bere beldur eta larritasunei aurre egin beste erremediorik izango ez duena. Dantza poetiko batean, paziente bakoitza emozioen, barreen eta malkoen sintesi hutsa da. Bidaia bat gure bizitzaren bihotz taupakarira.
Manolo Pavón
© Manolo Pavón
Pedro Martín-Calero
Espainia - Argentina - Frantzia 
107 min.
Zerbait du zelatan Andreak, baina inork ezin du hori ikusi, ezta Andreak ere. Duela hogei urte, hamar mila kilometrora, presentzia berak Marie izutu zuen. Camila izan zen zer jazotzen ari zen ulertu zuen bakarra, baina inork ez zituen emakumeak sinetsi. Arrisku zapaltzaile horri aurre egitean, soinu bera entzungo dute hirurek. Negar bat. 
Maite Alberdi
Txile 
95 min.
Txile, 1955. María Carolina Geel idazle ospetsuak bere maitalea hil du; Mercedes –akusatua defendatzeko ardura duen epailearen idazkari lotsatia– liluratuta dago kasuarekin. Idazlearen apartamentuan izan ondoren, Mercedes bere bizitza, identitatea eta emakumeak gizartean duen rola zalantzan jartzen hasiko da, etxe hori askatasun-oasia dela ikusirik.
Mike Leigh
Erresuma Batua - Espainia 
97 min.
Pansyren bizitzak etengabe borrokatzea esan nahi du. Min fisiko eta mentala izanik, haserrearen eta konfrontazioaren bidez erlazionatzen da munduarekin; etengabe liskartzen da denekin: familia, dentista, medikua, supermerkatuko kutxazaina... Bere senar Curtleyk denbora luzea darama emaztea ezin trataturik, eta semea, Moses, bere munduan murgilduta bizi da, ia hitzik esan gabe, hirian noraezean ibiltzea izanik egun osoan egiten duen gauza bakarra. Bere ahizpa maitekor Chantelle da ulertzen duen eta lagundu diezaioken bakarra.
Kiyoshi Kurosawa
Frantzia - Belgika - Luxenburgo - Japonia 
113 min.
Parisko aldirietan, Albertek –freelance erreportari batek– zin egiten du mendeku hartuko duela alaba txikiaren hilketa bortitzagatik, eta Sayoko doktore japoniarrak lagundu egingo dio mendekatzeko irrika horretan. Sayokoren laguntza trebeari esker, Alberten alabaren heriotzak ezkutatzen duen egiara hurbilduko dira biak: sekta misteriotsu bat eta pertsona-trafikatzaileak kasuan inplikatuta daudela jakingo dute. Azkenean, dena argitzear dagoenean, Sayokoren benetako asmoak agerian geratuko dira...
Diego Lerman
Argentina 
107 min.
José de Zer kazetaria eta haren kamerari El Chango La Candelariara (Córdoba) abiatuko dira, bi pertsonaia susmagarriren proposamen arraro bat jaso ondoren. Herrira iristean ez dago han aztertzea merezi duen askorik: muinoen erdian erretako larre bat baino ez. Ondoren, talentu ezkutua zuen jeinu mitomano baten egizkizuna etorri zen: estralurtar-presentziaren ikus-entzunezko sorkuntzarik gogoangarriena Argentinako telebistan.
Paula Ortiz
AEB - Espainia 
114 min.
Hildegart etorkizuneko emakume bihurtzeko izan eta hezi zuen Aurorak, alaba 30eko hamarkadako pertsona adimentsuenetako bat izateraino Espainian, baita emakumeen sexualitatearen erreferenteetako bat ere. 18 urterekin, Hildegartek eta Abel Vilella ezagutu eta gizonak mundu emozional berri bat esploratzen eta amaren habia latzetik aldentzen lagunduko dio. Aurora alabaren gaineko kontrola galtzeko beldur da. 1933ko udako gau batean, ama-alabek elkarri aurre egingo diote: Hildegart Proiektuaren amaiera da.
Emanaldi Bereziak Lehiaketatik kanpo
Pilar Palomero
Espainia 
101 min.
Isabelen bizitza irauli egingo da bere alaba Madalenek eskatzen dionean Ramóni –gaixorik duen aitari– aldizka bisitatzeko. Hamabost urtez senar ohiarengandik urrun egon denez, eta luzaroan familia izan baziren ere, ezezaguna egiten zaio gaur gizona; alabaina, jada gainditutzat jotako erresuminak berpiztuko zaizkio Isabeli. Hala ere, Ramóni bere unerik zaurgarrienean laguntzean, Isabelek beste begi batzuekin ikusiko du aspaldi bizitako porrota eta oraingo bizitzan jarriko du arreta. 
Thierry Frémaux
Frantzia 
103 min.
Lumière! L'aventure commence film arrakastatsuaren bigarren zatia. Lumière anaiek errealizatutako beste ehun pelikula erakusten dizkigu film berriak, guztiak ezin hobeki zaharberrituak. Film luzeak helburu nagusi bat du: zinema munduan asmatu zeneko istorioa sakonkiago aztertzea, baita obra zinemtografiko handi eta ederrenen funtsak arte horren beraren jatorrian daudela berrestea ere.
Emanaldi Bereziak Lehiaketatik kanpo
Copyright Modi Productions Ltd
© Copyright Modi Productions Ltd
Johnny Depp
Erresuma Batua - Hungaria - Italia 
110 min.
72 orduko eromena Amedeo Modigliani (Modi ezizenez ezaguna lagunen artean) artista bohemioaren bizitzan, gerrak urratutako Parisko kaleetan izandako gertaera kaotiko batzuei jarraikiz, 1916an. Poliziarengandik ihesi, karrera amaitu eta hiria utzi nahi du baina bere adiskide bohemioek ez diote utziko: Maurice Utrillo, Chaim Soutine eta Modiren musa eta maitale ingelesa, Beatrice Hastings. Modik aholkua eskatuko dio Leopold Zborowski bere lagun eta arte-merkatariari. Alabaina, gaua haluzinazioak izaten igaro ondoren, Modiren buruan kaosa gailenduko da ertistaren bizitza aldatzeko ahalmena duen bildumagile amerikar bati (Maurice Gangnat) aurre egitean.
Lehiaketatik kanpo
Laura Carreira
Erresuma Batua - Portugal 
104 min.
On Fallingeko protagonista Aurora da, Eskoziako biltegi handi batean lan egiten duen emakume portugaldar bat. Lantokiko hormen eta pisu partekatuko bakardadearen artean harrapatuta, Aurora isolamenduari, alienazioari eta elkarrizketa hutsalei aurre egiten saiatzen da, baina bere buruaz duen kontzientzia arriskuan egoten hasiko da. Algoritmoetan oinarritutako eta isolatuta mantentzeko diseinatutako ekonomiak zuzendutako ingurune batean, On Fallingek zentzua aurkitzeko eta konektatzeko borroka isil eta bizia arakatzen du.
François Ozon
Frantzia 
102 min.
Michelle sasoi betean dagoen emakumea da, erretiro lasaia bizi duena Borgoinako herrixka batean; Marie-Claude –bere lagunik onena– ere hor bizi da. Santu Guztien Egunean, Valérie –bere alaba– etorriko zaio ikustera, Lucas biloba eskola-oporretako aste osoan uzteko asmoz. Baina ezer ez da espero bezala gertatuko.
Alauda Ruiz de Azúa
Espainia 
212 min. Saila
30 urte ezkonduta eman eta bi seme elkarrekin izan ondoren, Mirenek senarra utzi eta salatu egingo du etengabe bortxatzeagatik. Salaketa larri horren ondorioz, semeek aukeratu egin behar dute: ama sinetsi ala, aitzitik, errugabea dela dioen aitaren alde egin. Familia-bidaia bat, bidaia judizialaren paraleloa, helburu berarekin: egia ezagutzea. 4 ataleko minisaila.
Lehiaketatik kanpo
David Herranz
© David Herranz
Iciar Bollain
Espainia 
117 min.
2000n, Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzi Nevenka Fernándezek jazarpen gupidagabea pairatu zuen arlo politikoan eta pertsonalean nahi zuena egitera ohituta zegoen gizon batengandik: udalerriko alkatea. Nevenkak badaki oso garesti ordaindu beharko duela salaketa jartzeko erabakia. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio honetako protagonista #metoo mugimenduaren aitzindari izan zen, itzal handiko politikari bat sexu- eta lan-jazarpenagatik epaitegietara eraman zuen lehen emakumea izanik. 
Albert Serra
Espainia - Frantzia - Portugal 
125 min.
Andrés Roca Rey toreatzailearen bizitza zezenketa-egun batean, toreatzaile-jantzia janzten duenetik eranzten duen arte.
Joshua Oppenheimer
Danimarka - Alemania - Irlanda - Italia 
148 min.
The End Broadwayren Urrezko Aroaren estiloko musikala da, Lurrean bizirik dirauen azken familietako bati buruzkoa. Halako batean, arrotz bat (Neska) iritsiko da Amak eta Aitak lurpean sakon-sakonean duten luxuzko familia-bizitokira, eta familiak duen bizimodua arriskuan egonik, Semea zalantzan jartzen hasiko da bizimodu hori uste bezain perfektua ote den.
Gia Coppola
AEB 
86 min.
30 urte lanean eman ondoren, dantzari esperientziadun baten ikuskizuna bat-batean amaitu eta bere etorkizuna planifikatu beharko du emakumeak. Berrogeita hamar urteko dantzari gisa, jarraian zer egin behar duen erabaki beharko du. Ama gisa, berriz, alabarekin duen harreman korapilatsua konpontzen ahaleginduko da, askotan alaba bigarren mailan egon baita emakumearen bizitzan.
Javier Giner, Elena Trapé
Espainia 
240 min. Saila
Yo, adicto telesailean, ikus-entzunezkoen profesional Javier Giner desintoxikazio-zentro batean sartuko da, berak erabakita, 30 urterekin. Ezin une ilunagoan dagoela, laguntza profesionala eskatzeko erabakia hartuko du, halabeharrez bizirik irauteko senak bultzatuta. Jakin gabe, keinu horrek bizitza aldatuko dio, eta pertsona berri bihurtuko du. Sei ataleko minisaila.
Emanaldi Bereziak Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: