"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lumière! L'aventure commence film arrakastatsuaren bigarren zatia. Lumière anaiek errealizatutako beste ehun pelikula erakusten dizkigu film berriak, guztiak ezin hobeki zaharberrituak. Film luzeak helburu nagusi bat du: zinema munduan asmatu zeneko istorioa sakonkiago aztertzea, baita obra zinemtografiko handi eta ederrenen funtsak arte horren beraren jatorrian daudela berrestea ere.