"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
72 orduko eromena Amedeo Modigliani (Modi ezizenez ezaguna lagunen artean) artista bohemioaren bizitzan, gerrak urratutako Parisko kaleetan izandako gertaera kaotiko batzuei jarraikiz, 1916an. Poliziarengandik ihesi, karrera amaitu eta hiria utzi nahi du baina bere adiskide bohemioek ez diote utziko: Maurice Utrillo, Chaim Soutine eta Modiren musa eta maitale ingelesa, Beatrice Hastings. Modik aholkua eskatuko dio Leopold Zborowski bere lagun eta arte-merkatariari. Alabaina, gaua haluzinazioak izaten igaro ondoren, Modiren buruan kaosa gailenduko da ertistaren bizitza aldatzeko ahalmena duen bildumagile amerikar bati (Maurice Gangnat) aurre egitean.