Duela 20 urte, gazteak zirela, hiru lagun erronka bat buruan zutela elkartu ziren: Uruguaiko herri txiki bateko hondartzan 50eko hamarkadakoak bezalako hondartza-ostatu bat eraikitzea. Sinpletasun eta zintzotasun hutsa. Lastoz eta egurrez egindako etxalde bat Ozeano Atlantikoaren ertzean. Bertan den-denen istorioak elkartzen dira: argentinarrak, uruguaitarrak, burbinak, abitxoi-txikiak, Pedro Figari margolari handia, arrantzaleak, ardo onak, Francis Mallmann eta beti sua, topa eta adiskidetasuna, abiapuntu eta helmuga gisa.
Mibu gure garaiko jatetxe garrantzitsuenetako baten ateak irekitzen dizkigun film dokumentala. Japonia klasikoa Tokioko abangoardia kosmopolitarekin baterazen duen leku batean ezkutaturik, Ishida senar-emazteek beren istorioa kontatzen digute eta ikus-entzuleekin partekatzen dituzte beren inspirazio-iturriak. Hori guztia Mibuk ukitutako munduko sukaldari handienetako batzuek kontatua: Ferran Adrià, José Andrés, Massimo Bottura, Joan Roca, Andoni Aduriz, Oriol Castro eta Albert Raurich.
Tsutomu bakarrik bizi da mendietan, entseguak idazten eta landatzen dituen barazkiekin eta muinoetan biltzen dituen perretxikoekin zen janaria prestatzen. Zorionez, bere errutina aldatu egingo da atsegin duen Machiko bere editoreak bisitatzen duenean. Tsutomuk pozik dirudi bere eguneroko bizitzarekin. Bestalde, oraindik ez ditu emaztearen errautsak barreiatu, nahiz eta 13 urte lehenago hil zitzaion...
Virgilio Martínez sukaldari hutsa baino askoz gehiago da, artista bat da. Liman (Peru) duen Central jatetxea hamarkadako onena da Latinoamerikan, bigarren onena munduan; bere emazte Pía León munduko emakumezko sukaldari onentzat jo zuten 2021ean. Alabaina, chefaren inspirazioa, ikerketa-lana eta sorkuntzak aitorpen horietatik askoz ere haratago doaz: Virgilio Peruko eskualde guzti-guztietako esploratzailea da eta "desnibeleko mundu" kontzeptu iraultzailea (lur-goraguneetan oinarrituta egonik egungo munduan toki-gastronomia ikusteko modua betiko aldatu zuena) sortu zuen.
25 urte zituela, Qinghe Shenzendik bere jaioterri itxuraldatura itzuli zen, eta negozio bat hastera bultzatu zuen horrek. Amonarekin landan ematen dituen egunetan, Qinghek etxe zahar horretan jazotakoa gogoratzen du. Gazterik hil zitzaion aita gogoratzen du, berriro ezkondu zen ama barkatzen du, eta kontsolamendua aurkitzen du bi lagunekin.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.