"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Virgilio Martínez sukaldari hutsa baino askoz gehiago da, artista bat da. Liman (Peru) duen Central jatetxea hamarkadako onena da Latinoamerikan, bigarren onena munduan; bere emazte Pía León munduko emakumezko sukaldari onentzat jo zuten 2021ean. Alabaina, chefaren inspirazioa, ikerketa-lana eta sorkuntzak aitorpen horietatik askoz ere haratago doaz: Virgilio Peruko eskualde guzti-guztietako esploratzailea da eta "desnibeleko mundu" kontzeptu iraultzailea (lur-goraguneetan oinarrituta egonik egungo munduan toki-gastronomia ikusteko modua betiko aldatu zuena) sortu zuen.