"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Yono, edo Mbah Jhiwo (Arima Zaharra) Kawah Ijen sumendiaren kraterraren hegaletik egunero sufre-harri handiak garraiatzen dituzten meatzarietako bat da. Goiz batean, emazteak familiaren etxea utziko du bat-batean, eta gizonak aspalditik zituen errutinak zeharo aldatuko dira. Sisifo bezala biziko da, etengabeko itzulera batean harrapatua eta emaztea itzultzeko fedeak gidatua; Yonok antzeko gertakariei aurre egin beharko die, eta horien itxura aldatuz joango da Yonoren sinesmenak animismotik islamera eta kapitalismora aldatuz doazen heinean. Etnofikziozko film honek alteritatea aztertu eta aurrerapenaren mitoa zalantzan jartzen du, hegoaldeko uharteen errealitate neokolonialaren testuinguruan.