'Druk / Another Round' filmeko gizonezko aktore taldeak irabazi du gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta Epaimahaiaren Sari Berezia 'Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan' dokumental musikalarentzat izan da.
	 
	Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria Yuta Tsukinagak jaso du, 'Nakuko wa ineega / Any Crybabies Around?' lanarengatik.
	Dasatskisi / Beginning koprodukzio franko-georgiarrak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra, eta hiru sari gehiago ere eraman ditu: Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra Dea Kulumbegashvili hasiberriarentzat, Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra Ia Sukhitashvilirentzat eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria Kulumbegashvili berarentzat eta Rati Oneli filmaren koproduktore eta filmeko aktoreetako bat denarentzat.
	Bestalde, Luca Guadagnino zinemagile italiarra presidente izan den epaimahaiak erabaki du Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra aktore bati baino gehiagori ematea; hain zuzen, Thomas Vinterberg zuzendariaren Druk / Another Round (Danimarka-Suedia-Herbehereak) filmeko aktoreei: Mads Mikkelsen, Thomas Bo Larsen, Magnus Millang eta Lars Ranthe. 
	Gainera, Epaimahaiaren Sari Berezia Julien Temple zuzendariak The Pogues taldeko liderrari buruz ondu duen dokumental musikalarentzat izan da: Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan (Erresuma Batua). Aktaren arabera, saria “Julien Templerentzat eta Shane MacGowanentzat da”, Johnny Deppek ekoitzitako filmak transmititzen duen “punk energia eder, poetiko, tinko eta haserretua” dela eta.
	Azkenik, Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria Yuta Tsukinagak irabazi du Takuma Sato zuzendariaren Nakuko wa ineega / Any Crybabies Around? (Japonia) film luzean egindako lanagatik.
	BESTE SARI OFIZIAL BATZUK
	Isabel Lambertik zuzendutako La última primavera (Herbehereak-Espainia) filmak bereganatu du Kutxabank-New Directors saria, eta sail horretako aipamen berezia Dong Xingyiren Gē shēng yuán hé màn bàn pāi  (Txina) filmarentzat izan da. Horizontes Saria Fernanda Valadezek irabazi du Sin señas particulares (Mexiko-Espainia) lanarekin eta aipamen berezia Clarisa Navasek lortu du Las mil y una (Argentina-Alemania) filmarekin. Zabaltegi-Tabakalera saria Catarina Vasconcelosek irabazi du A metamorfose dos pássaros (Portugal) filmari esker eta aipamen berezia Hong Sang-sooren The Woman Who Ran-entzat (Hego Korea) izan da.
	Euskal Zinemaren Irizar Saria David Pérez Sañudoren Ane-k (Espainia) irabazi du eta Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasen Non dago Mikel-ek (Espainia) aipamen berezia izan du. Donostia Hiria Publikoaren saria Florian Zeller-en The Father (Erresuma Batua) pelikulak eraman du eta Europako film onenaren Publikoaren saria, Maite Alberdiren El agente topo (Chile-AEB-Alemania-Herbehereak-Espainia) filmak. Halaber, Gazteriaren TCM Saria Ben Sharrocken Limbo (Erresuma Batua) lanarentzat izan da.
	Dasatskisi / Beginning, Druk / Another Round eta Limbo Cannesko zinema-jaialdiko sail ofizialerako hautatuta zeuden, baina 73. edizioa bertan behera geratu zen koronabirusaren pandemia dela eta.
	''ESKERRIK ASKO ZUEN BALDINTZARIK GABEKO ATXIKIMENDUAGATIK''
	Galan zehar, gainerako sarien berri eman dute; eta aurkezleek, Edurne Ormazabalek eta Juan Diego Bottok, ikusleen babesa eskertu dute. "Zinemaldiaren edizio bakoitza bakarra eta errepikaezina da, baina aurtengoa are gehiago izan da. Festarik, jendetzarik eta besaulkiz besaulki elkarri belarrira zerbait xuxurlatzeko aukerarik gabeko Zinemaldia izan da aurtengoa, eta esan behar dugu hunkitu egin gaituela publikoaren portaera eredugarriak. Eskerrik asko zuen baldintzarik gabeko atxikimenduagatik", azpimarratu dute.
	Ekitaldiaren ostean, El olvido que seremos / Forgotten We 'll Be film kolonbiarraren nazioarteko estreinaldia izan da. Fernando Truebak zuzendu du lana eta Javier Cámara du protagonista; Héctor Abad Faciolincek idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena da. 
	
	Sariak 2020
	Sail ofizialak – FIAPF
	Film onenaren Urrezko Maskorra
	
	
		
			
			
				Dea Kulumbegashvili  (Frantzia - Georgia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Epaimahaiaren Sari Berezia
	
	
		
			
			
				Julien Temple  (Erresuma Batua) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra
	
	
		
			
			
				Dea Kulumbegashvili  (Frantzia - Georgia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra
	
	
		
			
			
				Dea Kulumbegashvili  (Frantzia - Georgia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra
	
	
		
			
				
					Mads Mikkelsen,Thomas Bo Larsen, Magnus Millang, Lars Ranthe
				
			 
			
				Thomas Vinterberg  (Danimarka - Suedia - Herbehereak) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Gidoi onenaren epaimahaiaren saria
	
	
		
			
				
					Dea Kulumbegashvili, Rati Oneli
				
			 
			
				Dea Kulumbegashvili  (Frantzia - Georgia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Argazki onenaren epaimahaiaren saria
	Beste sari ofizialak batzuk
	Kutxabank-New Directors Saria
	
		 
 
		
			© Borja de Miguel (IJswater Films & Tourmalet Films)
	 
	
		
			
			
				Isabel Lamberti  (Herbehereak - Espainia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
		 
	
		
			
				AIPAMEN BEREZIA
			
			
				Dong Xingyi  (Txina) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Horizontes Saria
	
	
		
			
			
				Fernanda Valadez  (Mexiko - Espainia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
		 
	
		
			
				AIPAMEN BEREZIA
			
			
				Clarisa Navas  (Argentina - Alemania) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Zabaltegi-Tabakalera Saria
	
	
		
			
			
				Catarina Vasconcelos  (Portugal) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
		 
	
		
			
				AIPAMEN BEREZIA
			
			
				Hong Sang-soo  (Hego Korea) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	ORONA - NEST Saria
	
	
		
			
			
				Film laburra
			
				Ashmita Guha  (India) 
			
				Film & Television Institute of India (FTII) (India)
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
		 
	
		
			
				AIPAMEN BEREZIA
			
			
				Film laburra
			
				Haohao Yan  (AEB) 
			
				American Film Institute (AEB)
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Donostia Hiria Publikoaren Saria
	
	
		
			
			
				Florian Zeller  (Erresuma Batua) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
	
		
			
				Europar Filmaren Saria
			
			
				Maite Alberdi  (Txile - AEB - Alemania - Herbehereak - Espainia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Euskal Zinemaren Irizar Saria
	
	
		
			
			
				David Pérez Sañudo  (Espainia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
		 
	
		
			
				AIPAMEN BEREZIA
			
			
				Amaia Merino, Miguel Angel Llamas  (Espainia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Gazteriaren TCM Saria
	
	
		
			
			
				Ben Sharrock  (Erresuma Batua) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Industria Sariak
	 
	
	
		
			
				WIP LATAM INDUSTRIA SARIA
			
			
				Iván Fund  (Argentina - Txile) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
	
		
			
				WIP LATAM ONENARENTZAKO EGEDA PLATINO INDUSTRIA SARIA
			
			
				Manuel Nieto  (Uruguai - Argentina - Brasil - Frantzia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	 
	
	
		
			
				WIP EUROPA INDUSTRIA SARIA
			
			
				Selman Nacar  (Turkia - Frantzia - Errumania) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
	
		
			
				WIP EUROPA SARIA
			
			
				Selman Nacar  (Turkia - Frantzia - Errumania) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	 
	
	
		
			
				EUROPA-LATINOAMERIKA IX. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
			
				Pobres pibes
			
				Benjamín Naishtat  (Argentina) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
	
		
			
				DALE! SARIA (EUROPA –LATINOAMERIKA GARAPENA)
			
				¿Quién mató a Narciso? / Who Killed Narciso?
			
				Marcelo Martinessi  (Paraguai - Alemania - Frantzia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
	
		
			
				KOPRODUKZIO GARAPENARI EURIMAGES SARIA
			
				El repartidor está en camino / Riders (Banatzailea bidean da)
			
				Martín Rejtman   (Argentina - Portugal) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	
	
		
			
				ARTEKINO INTERNATIONAL PRIZE
			
				El día de mi bestia / The Day of My Beast
			
				Camila Beltrán  (Kolonbia - Frantzia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	 
	
	
		
			
				IRUSOIN POSTPRODUKZIO SARIA
			
				La misteriosa mirada del flamenco / The Mysterious Gaze of the Flamingo (Flamenkoaren itxura misteriotsua)
			
				Diego Céspedes  (Txile) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	 
	
	
		
			
				FilmChain
			
				(Erresuma Batua) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Beste sari batzuk
	TVE-Beste Begirada Saria
	
		 
	
		
			
				AIPAMEN BEREZIA
			
			
				Kim Mi-jo  (Hego Korea) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Espainiako Lankidetza Saria
	
	
		
			
			
				Fernanda Valadez  (Mexiko - Espainia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Ohorezko Sariak
	Donostia Saria
	Zinemira Saria
	Sari paraleloak
	FIPRESCI Saria
	SGAE Fundazioaren Dunia Ayaso saria
	
	
		
			
			
				Pilar Palomero  (Espainia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	FEROZ Zinemaldia 2020 Saria
	
	
		
			
			
				Thomas Vinterberg  (Danimarka - Suedia - Herbehereak) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEA SARIA
	
	
		
			
				
					Marina Parés Pulido, David Pérez Sañudo
				
			 
			
				David Pérez Sañudo  (Espainia) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Greenpeace - Lurra Saria
	SIGNIS Saria
	
	
		
			
			
				Thomas Vinterberg  (Danimarka - Suedia - Herbehereak) 
			
				 
		 
	 
	
		 
 
	Sebastiane Saria
	
		 
 
		
			© Brendan Adam-Zwelling
	 
	
		
			
			
				Viggo Mortensen  (Kanada - Erresuma Batua)