Bunker77 estatubatuar gazte errebelde baten istorio basati eta egiazkoa da; mundu kaotiko batean, askatasuna, amodioa eta benetakotasuna bilatu zituen. Filmak Clark Gable-ren semeordearen bizitza irudikatzen du. Bunker Spreckles azukregintzari lotutako aberastasun handi baten oinordekoa izan zen, baita surfeko izar polemiko bat ere, 60ko hamarkada amaieran eta 70eko hamarkada hasieran: kirol horren mugak zabaldu zituen bere taula motzekin Hawaiiko olatu zailenetan; garai hartako skateboardeko mito baten, Tony Alvaren, mentore izan zen hura munduko txapeldun izateko bidean zela, eta Kennet Angerrekin elkarlanean aritu zen, harik eta 1997an, 27 urte zituela, bere bizitza txundigarria bat-batean amaitu zen arte.
Let's Be Frank erraietako bidaia bat da, Frank James Solomon olatu handien surflariaren mundu ezezagunera. Kontinentearteko ikerketa klandestino batek, mitoaren, kondairaren eta errealitatearen arteko mugak lausotu, eta galdera hau luzatuko dio ikusleari... Nor da Frank?
Betiereko Maitasunaren Ermandadearen istorioa, inoiz kontatu gabea. Kaliforniako hegoaldeko surflari hippyen talde espiritual gisa hasi, eta droga psikodelikoen munduko banatzailerik inportanteenak bihurtu ziren 60ko edo 70eko hamarkadetan. Bidegabekeria sozialaren aurka borroka egiteko eta bakea hedatzeko beren ametsekin bat eginez, idealista burujabeen talde honek droga-trafikoaren inperio bat sortu zuten berehala. Ermandadearen buru eta istorio honen muinean, mundua LSDaren bitartez aldarazi nahi izan zuen bikote antikapitalista bat dago.
Surfers' Blood filmak itsasoan erro sakonak dituen sendi bereko zenbait pertsonaren istorioa kontatzen du. Hasi euskal kostaldeko antzinako arrantzaren mundu zaharretik, arraun eta surf-taulen egile Patxi Olidenen bitartez, eta San Franciscoko metropoli modernoraino, Apple-ko diseinatzaile Thomas Meyerhoffer ezagunaren ordenagailuen forma bitxiekin. Hasi Sonoma Valleyko arte-museo batetik, non surf-taula hidrodinamikoak erakusten baitira Richard Kenvin komisario abangoardistaren eskutik, eta hirutan Mavericks-eko olatu handien txapeldun izandako Darryl "Flea" Virostkok bere metanfetamina-mendekotasun ia hilgarria gainditzeko egindako ahalegineraino, horrek berekin ekarritako galera ezti-mingotsa barne.
"The Art of Flight"-en sortzaileek, Red Bull Media House-k eta Brain Farm-ek, The Fourth Phase aurkezten dute, Travis Rice protagonista duen snowboard-film epikoa. Wyomingen dabilela, bere sorterriko txoko ezkutuak esploratzen, Ricek 25.000 kilometroko bidaia bat prestatuko du, Ipar Pazifikoko ur-zikloei jarraitzeko asmoz; han, elurrak eta izotzak ametsezko paisaiak eratzen dituzte mendi gailur itzeletan. Japoniako Alpeetara, Errusiako sumendietara eta Alaskako inguru ikusgarri eta urrun batera eramango duen bidaia horretan, sormen handieneko snowboarderrak elkartuko zaizkio: Mark Landvik, Eric Jackson, Bryan Iguchi, Pat Moore, Mikkel Bang, Jeremy Jones, Victor de Le Rue eta Ben Ferguson. Bizitzak eta natura-inguruneek eskaintzen dituzten abentura-aukera infinituek liluratutako edonorentzat egokia den filma.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.