72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Ana Cristina Barragán
Ekuador - Mexiko - Grezia 
96 min.
Albak, 11 urteko neska batek, bere aita Igorrekin bizitzera joan beharko du, gaixo baitu ama. Igor gizon bakarti bat da: familiarengandik banandu ostean etxe txiki batean itxi zen. Albarentzat ia jasanezina izango da elkarbizitza. Aitak Albarengana hurbiltzeko egingo dituen ahaleginak, lotsa, lehen musua eta eskolako bullyinga: estimulu horiek guztiek markatuko dute Albak nerabezarora arte eta bere burua onartzera arte egingo duen bidea.
Alejandro Fernández Almendras
Txile - AEB - Frantzia 
95 min.
Vicente gazte arduragabe eta bakartia bere gurasoen hondartza-etxera itzuliko da, urtebete Los Ángelesen ikasten eman ondoren. Baina parranda-gau batek betiko aldatuko dio bizitza, bertako arrantzale bat autoarekin harrapatzea leporatu, eta susmagarri nagusitzat hartuko baitute. Vicente mozkorra zegoen eta lausotuta ditu oroitzapenak. Bai, autoan zihoan, baina zinez dio gidaria ez zela bera. Eta are okerrago: gogoratzen duenez, politikari boteretsu baten semea zihoan gidatzen.
Rober Calzadilla
Venezuela - Kolonbia 
99 min.
Venezuela eta Kolonbiaren arteko mugan, 80ko hamarkada amaieran, bi gizon onik aterako dira Arauca ibaiaren inguruetan gertatutako eraso armatu batetik; bertan hilko dizkiete hamalau kide, ordea. Armadak gerrillari izatea leporatuko die; larderiaz, haiek zeldatik ateratzen saiatuko dira, han daude-eta gordeta, poliziaren eta herriko jendearen babespean. Herritarrek ahaleginak egingo dituzte ez ditzaten eraman, eta haiek arrantzale hutsak direla esango dute, baina handia da bertsio ofizialari men egiteko presioa.
Christopher Murray
Txile - Frantzia 
85 min.
Michael (30) mekanikariak kontatzen du Jainkoaren errebelazio bat bizi izan duela desertuan. Baina bere herrikoek ez diote ezertxo ere sinetsiko, eta zorotzat hartuko dute. Arratsalde batean, txikitako lagun batek urruneko herri batean istripua izan duela jakingo du. Michaelek guztia bertan behera utzi eta oinutsik lagunaren bila abiatzea erabakiko du, hura mirakulu baten bidez sendatzeko. Haren ibilerek atentzioa emango diete meategietan esplotatutako eta drogetan eroritako pertsonei; Txileko basamortuko errealitate gorria arintzeko gauza den Kristo bat bezala ikusiko dute.
Daniel Burman
Argentina 
79 min.
Arielek uste du atzean utzi duela bere iragana, New Yorken ekonomista gisa bizitza berri eta arrakastatsua eraiki ostean. Haren aitaren bzitzako misioa Once auzoan judu-fundazio bat zuzentzea da; hark Ariel deitzen duenean, Buenos Airesera itzuliko da. Han Eva ezagutuko du, fundazioan diharduen emakume mutu bat, jakin-mina piztuko diona. Juduen Purim jaialdiarekin batera gertatuko da bisita, eta ospakizunak endredozko eta enkontruzko komedia baten azpidoinua jarriko du, eta gogoetari bide emango, gure iragana atzean uztea beti posible ez den ildoan.
Eliane Caffé
Brasil - Frantzia - Espainia 
90 min.
Era o Hotel Cambridge filmak Brasilera iritsi berri diren errefuxiatu batzuen istorioa kontatzen du. Baliabide gutxiko langile talde batekin batera, bertan behera utzitako eraikin bat okupatuko dute São Pauloko erdigunean. Eguneroko bizitzako dramak, egoera komikoak eta munduari buruzko bestelako ikuspuntuak gertatzear den kaleratzearen mehatxuarekin nahasiko dira.
Milagros Mumenthaler
Argentina - Suitza - Qatar 
82 min.
Inés argazkilaria da lanbidez eta bere semea jaio baino lehen bukatu nahi du bere liburu berria. Oroimenak, oroitzapenek eta argazki-lan horrek behin eta berriz eramango gaituzte leku berera: familiaren etxea, Argentina hegoaldean. Espazio horrek Inésen bizitza markatu, eta urteen joanarekin haren nortasuna eratu zuen. Espazio horretan ateratakoa da Inések bere aitarekin duen argazki bakarra, apenas bi urte zituela. Argazki hori atera eta hilabete batzuetara, Inésen aita desagertu zen, diktadura militarraren biktima.
Francisco Márquez, Andrea Testa
Argentina 
80 min.
Buenos Aires, 1977. Franciscok, bere emaztearekin eta bi umeekin bizimodu lasaia daraman bulegari batek, diktadurako soldaduek bi pertsona bahitzear daudela jakingo du aspaldiko lagun baten bidez. Orain, erabaki beharko du ea bere bizitza arriskatuko duen bi ezezagunena salbatzeko.
Amat Escalante
Mexiko - Danimarka - Frantzia - Alemania - Norvegia - Suitza 
100 min.
Sexua eta maitasuna hauskorrak izan daitezke lurralde jakin batzuetan, non oraindik badiren familia-balio indartsuak, zurikeria, homofobia eta matxismoa. Emakume gazte misteriotsu bat ziur da naturaz gaindiko zerbait bere arazo guztien erantzuna izan litekeela...Sangre (2005), Los bastardos (2008) eta Heli (Cannes 2013 - zuzendari onena) filmeen zuzendariaren lan berri eta probokatzailea.
Pepa San Martín
Txile - Argentina 
92 min.
Gurasoak banandu zirenetik, amarekin bizi dira Sara eta haren ahizpa txikia. Amaren bikotekide berria emakume bat da. Lauen eguneroko bizitza beste edozein familiaren antzekoa da oso, baina mundu guztiak ez du hala ikusten. Zehazki, aitak bere zalantzak ditu.
Carlos Lechuga
Kuba - Frantzia - Kolonbia 
105 min.
Kuba, 1983. Santa baserritar bakartia Andrés zaintzera bidaliko dute. Andrés idazle gay bat da, eta Iraultzari ez zaio "fidagarria" iruditzen. Pixkanaka, bi pertsona ustez erabat desberdin horiek konturatuko dira garrantzitsuagoak direla biak batzen dituzten gauzak, biak banantzen dituztenak baino.
Kiro Russo
Bolivia - Qatar 
80 min.
Elder Mamaniren aita hil egin da eta badirudi hari ez zaiola inporta. Zurrutean jarraitzen du, karaoke eta kaleetan, eta arazoetan sartzen. Baina inork ez du nahi arduratu hartaz. Aukera bakarra geratuko zaio: aita ordezkatzea meatze alu horretan.
Juan Andrés Arango
Kanada - Kolonbia - Mexiko 
108 min.
María Manilatik Montrealera iritsiko da, amonarekin bizitzera, eta ahaleginak egingo ditu giro berrira moldatzeko. Alex gazte afrokolonbiarra Estatu Batuetatik deportatuko dute; itzultzean, bere auzo zaharra kriminalek hartu dutela aurkituko du. David bere herritik joango da aitaren heriotzaren ostean, Mexiko Hirian etorkizun hobea bilatzera. X500 filmak hiru nerabe horien bizitzari jarraitzen die, Amerikako hiri desberdinetan oinaze, migrazio eta eraldaketa bide berbera egiten duten bitartean.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: