Oren Adaf
Israel
20 min.
Film laburra
Autobiografiaren eta fikzioaren, jakin-minaren eta etsipenaren artean dagoen Beshivhey Hayom / In Praise of the Day Jerusalemgo Independence parkean kokaturiko film homosexual ausarta da. Oren Adaf zuzendariak telefono baten bila dabilen gaztearen rola egingo du. Parkeko ohiko pertsonaiekin egingo du topo, eta edozer gauza egiteko prest egongo da bere ama tradizionalari Sabbataren aurretik deitu ahal izateko.
Aleksandra Maciuszek
Kuba - Polonia
29 min.
Film laburra
Oroitzapenez beteriko etxe kalamastra batean, aitona bat biloba zaintzen ari da, eta bere burua ere zaindu behar du. Astebete igaroko da eta ezer ez da lehen bezala izango. Ars Moriendi edo ondo hiltzeko Erdi Aroko eskuliburuetako litografietan inspiraturiko estetika duen dokumental honek heriotzari buruzko ikuspegi arduragarria eskainiko digu; batzuetan, groteskoa, besteetan gogorra, baina, betiere, eta modurik harrigarrienean, bizitza elikatuko duena.
Vladilen Vierny
Frantzia
16 min.
Film laburra
Immigrante afrikar gazte batek Europako hondartza batean igaroko dituen lehenengo bi orduak.
Eugenio Canevari
Espainia
15 min.
Film laburra
Pedro Argentinako azken diktadurako errepresore ohia da. Aske bizi da eta errugabe dela defendatuko du Dina kasuari buruzko elkarrizketa batean. Dina diktaduran zehar bahituriko gaztea da. María Carmenek, bahiketaren unean Dinaren bizilagun zenak, bere oroitzapenez hitz egingo du eta zalantzan jarriko du Pedroren diskurtsoa.
Berenger Thouin
Frantzia
13 min.
Film laburra
Ecole Nationale Supérieure Louis- Lumière, Frantzia
Bigarren Mundu Gerratik amorru bizian pasako den gizon baten historia da hau.
Claudia Kovacs
HUNGARIA
11 min.
Film laburra
University of Theatre and Film Arts, Hungaria
Noizbait sentitu al zara lekuz kanpo, zurea ez den giro batean? Sentitu al duzu inoiz, bat-batean, oinek ez zaituztela eusten? Iritsi dela jakin-minari ate bat irekitzeko eta zure ohiturak atzean uzteko garaia? Orduan, erabili duzun energia guztia arnasa sakon hartzeko, eta egin jauzi ezezagunera.
Jerónimo Quevedo
Argentina
17 min.
Film laburra
Universidad del Cine, Argentina
Amodio-eskutitzak, amodio-eskutitz barregarriak, amodio barregarrien eskutitz zaharrak, eta jarraitzeko moduko neskato bat. Ondoren, korrikaldiak igeriketa eskoletan, korrikaldiak unibertsitate-akademiatan, korrikaldiak Buenos Aires kanpoaldeko eremu mortuetan. Eskaintzak, elkarrizketak, hiribide hutsak, zirriborroak, militanteak. Eta, azkenean, bi gazte kalean, urrutian, garrasika, musuka.
Muriel Kunz
Suitza
6 min.
Film laburra
Hochschule Luzern-Design & Kunst, Suitza
“Nire psikiatrak dio ez dagoela erotasun zantzurik…”. Film honek eguneroko bizitzaren eromenari buruz eta gazte batek hura kontrolatzeko egiten dituen ahaleginei buruz hitz egingo digu. Ingurunea menderatzeko gero eta gehiago borrokatu, orduan eta zentzugabeago bilakatuko da bere historia, eta, hala ere, ikusleek islatuta ikusiko dituzte beren buruak neskaren pentsamenduetan.
Marija Kavtaradzê
Lituania
16 min.
Film laburra
Lithuanian Academy of Music and Theatre, Lituania
Benek eta Vegak hamasei urte dituzte, eta institutuan dabiltza. Vega neskentzako egoitza batean bizi da. Ben hura bisitatzen saiatuko da, baina ez da erraza: kontuz ibili behar du, isil-isilik, ez du inork ikusi behar. Ben eta Vega maiteminduta daude, eta amodioa egin nahi dute; baina Benek Vegaren gelara iristea lortzen duenean, neskak ezin duela esango dio. Adin-nagusitasunari buruzko historia honek lehenengo aldiez, gaizkiulertu txikiez eta ondoren datorrenaz hitz egingo digu.
David Figueroa García
Mexiko-AEB
25 min.
Film laburra
Columbia University School of the Arts, AEB
Lucíaren aita hiltzean, bakarrik geratuko da etxe zaharkituan hiru langileekin: neskamea, lorezaina eta berarekin txora-txora eginda dagoen gidaria, Lázaro. Etxeko hierarkia aldatzean, Lázaroren gutizia obsesio bilakatuko da. Lucíak aitarekiko zuen harremanaren deabruak exorzizatzeko eta Lázarok bere bulkadei men egiteko aukera bakarra izan daiteke.
Stefan Ivancic
Serbia
23 min.
Film laburra
Fakultet dramskih umestnosti Beograd, Serbia
Nerabezaroaren eta heldutasunaren artean dauden lau mutil, lehengusuak eta lagunak, udari ahal duten etekinik handiena ateratzen saiatuko dira. Renoirren jarraitzaile dira, eta sinpletasuna eta naturaltasuna lagun, gidoi baten eskemen kargatik askatuta, lau mutilek beren aisiaren eta hutsalkeriaren axolagabetasunean bilduko gaituzte. Beren hitz-aspertuan zehar, denboraren ibaian igeri lasaian dabiltzala, edo udako gau bateko hustasunean, iragan komunistaren oroitzapen idealizatua eta zertxobait barregarria agertuko da.
Christian Johannes Koch
Alemania
20 min.
Film laburra
Hochschule fuer Film und Fernsehen, Alemania
Gizon bat jaiki egin da. Lanera joan da. Landagunean isolaturiko baserri bat. Behi bat hil behar du. Isilean egingo du bere lana. Bere bizitzaren aurrean sentitzen duen inpotentziaz jabetuko da. Tentsioak min ematen diola sentituko du. Elektrizitatearen txinpartak bezala.
Keywan Karimi
Iran
11 min.
Film laburra
University of Tehran, Iran
Batera bizi diren bikoteetan biek egiten dute lan hilabete bukaerara iritsi ahal izateko. Gizonak txandak egiten ditu gauean, eta emakumeak egunez egiten du lan. Aste osoan egin behar dute lan, baita asteburuetan ere, eta bietako bat etxera iristen den bakoitzean, besteak alde egiteko prestatu behar du.
Liv Scharbatke
Denbora luzearen ostean, Karl, hiltzailea, kartzelatik irteten denean, ez dago inor haren zain hormen bestaldean. Ez da gai izango bere errealitate berriaren eta ezagutzen ez duen mundu baten bakardadeari aurre egiteko. Laster konturatuko da bere egoerari irtenbidea bilatzeko modu bakarra dagoela.
Vladilen Vierny
Frantzia-Alemania
9 min.
Film laburra
Supermerkatua ixtear daude. Mutil bat presaka dabil azken orduko erosketa bat egiten.