Eran Riklis
Israel-Frantzia-Alemania
106 min.
Salma, emakume palestinar alargun batek Israelgo Defentsa ministroaren aurkako borrokari ekitea erabakiko du; haren etxeak bere limoi-zuhaitzen eremuarekin egiten du muga, Israel eta Okupaturiko Lurraldeen artean. Salmaren zuhaitzak Defentsa ministroarentzat eta haren familiarentzat izugarrizko arriskua direla esango du poliziak laster, eta haiek moztu ditzaten aginduko du. Baina Salmak borrokan egingo du bere zuhaitzak eta bere bizitza salbatzeko.
Woody Allen
Bi neska gazte amerikar, Vicky eta Cristina, Bartzelonara iritsiko dira udako oporrak igarotzera. Vicky zentzuzko emakumea da eta senargaiarekin ezkontzekotan da. Cristina abenturazalea da emozioen eta sexuaren arloan. Bartzelonan, hainbat ezohiko maitasun-saltsatan sartuta ibiliko dira Juan Antoniorekin. Karisma handiko margolaria da Juan Antonio eta, aldi berean, María Elena bere emazte ohi odolberoarekin duen harremanari ere eusten dio. Bartzelonako sentsualitate mediterraniar liluragarria kokaleku gisa duela, Vicky Cristina Barcelona maitasunaren adierazpen guztiei eskainitako aurreiritzirik gabeko lan dibertigarria da.
Majid Majidi
Karim-ek Teheran kanpoaldeko ostruka-granja batean lan egiten du. Familiarekin bizi da etxe txiki batean eta haren bizitza sinplea eta atsegina da; egun batean, ostruketako batek alde egiten duen arte. Galera Karimi leporatuko diote eta granjatik botako dute. Laster, hirira joango da bere alaba zaharrenaren audiofonoa konpontzera eta motor-taxilaritzat hartuko dute. Horrela hasiko da bere lanbide berria; pertsonak eta salgaiak garraiatzea zirkulazio bizian zehar. Lanbide berriak Karimen izaera eskuzabal eta zintzoa hondatuko du pixkanaka, emaztearen eta alaben kezka eraginez. Karimengandik hurbil daudenen esku egongo da hark galdutako balioak berreskuratzea.
Joel Coen, Ethan Coen
Analyst Osborne Cox arrives at the CIA headquarters for an ultra-secret meeting. Unfortunately for him, the secret is soon out: he?s fired. Cox doesn?t receive the news particularly well and returns to his home in Georgetown, Washington DC, to dedicate himself to writing his memoirs and drinking. His wife Katie has been having an affair for some time with Harry Pfarrer, a married federal agent. In a neighbourhood in the capital suburbs, in a completely different world, Linda Litzke, a gymnasium employee, has problems concentrating on her work. She can?t get past thoughts of having a total plastic surgery makeover and decides to confide her plan to her workmate, Chad. When a disk containing the CIA analyst?s memoirs accidentally falls into Linda and Chad?s hands, they decide to make the most of the opportunity. The ensuing events evolve in a series of dark and hilarious fortuitous encounters.
Bernard Shakey
CSNY/Déjà Vu filmak Crosby, Stills, Nash eta Youngek osaturiko taldea jarraituko du 2006an Ipar Ameriketatik eginiko "Freedom of Speech" ("Adierazpen askatasuna") biran. Nabarmentzekoak dira Neil Youngen Living With War disko polemikoko abestiak. Biraren jarraipena egiteaz arduratu zen Michael Cerre kazetariaren bitartez, fanek abestien hitzen aurrean dituzten erreakzioak eta taldeak miresleekin duen lotura hurbilduko dizkio dokumentalak ikusleari. Testuinguru gisa Irakeko eta Afganistango gerrak izango ditugu, baita Ameriketako Estatu Batuetako 2006ko hauteskundeen inguruko gertaerak ere.
Laurent Cantet
François eta gainerako irakasleak auzo gatazkatsu batean kokaturiko institutuan lan egiten dute eta ikasturte berriari aurre egiteko prestatzen ari dira. Asmo onez beterik eta beren ikasleei ahalik eta hezkuntza onena emateko prest daude, eta beraz, etsipenari aurre egiteko gertu. Baina ikasgeletan kulturek eta jarrerek talka egiten dute; gaur egungo Frantziako mikrokosmosak dira. Nerabeak dibertigarriak eta estimulatzaileak izan arren, haien jarrerek guztiz hondora ditzakete irakasleen gogoak. Françoisen zintzotasunak asko harritzen ditu ikasleak, baina haren metodoak ukatzen hasten direnean irakasleak zalantzan jarriko du bere etika ulertzeko modu zurruna.
Mike Leigh
Britainia Handia
122 min.
Poppy lehen hezkuntzako irakasle gazte eta dibertigarria da, oso irekia eta eskuzabala. Espiritu askea da eta bizitza datorkion bezalaxe hartzen du, beti jarrera positiboari eutsita. Bizikleta lapurtzen diotenean gidabaimena ateratzeko ordua iritsi zaiola erabakiko du. Autoeskolako irakaslea tipo zaputza eta mingotsa da, baina elkar ezagutzen duten heinean argi geratuko da irakasleak askoz gehiago duela Poppyrengandik ikasteko alderantziz baino.
Olivier Assayas
Filmak berrogei urte beteta dituzten hiru anai-arrebaren istorioa kontatuko digu. Haien bideek talka egingo dute beren ama, osabaren XIX. mendeko arte-bilduma bikaina kudeatzeaz arduratzen zena, bat-batean hiltzen denean. Hiruek elkar ulertzera eta dituzten desberdintasunak leuntzera behartuta ikusiko dituzte beren buruak. Adrienne diseinatzaile arrakastatsua da New Yorken; Frédéric ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea Parisen; eta Jérémie, Txinan bizi den negozio-gizon dinamikoa. Hiruek egin beharko diote aurre haien haurtzaroaren amaierari, partekaturiko oroitzapenei eta beren jatorriari, baita etorkizunaz duten ikuspegi bereziari ere.
Simon Staho
Larsek eta Susannak hogei urte daramatzate ezkonduta. Izugarri maite dute elkar eta bizitza zoriontsu eta segurua daramate; ongi ordaindutako lanak, etxe handia, bi auto eta etxetik alde egitear dagoen alaba. Annek, Susannaren lagunik onena, eta Ulf haren senarrak ere bizitza eroso eta zoriontsua dute, eta laster ospatuko dute ezkondu zireneko hogeigarren urteurrena. Gau batez, bi bikoteak batera afaltzen ari direla, Susannak lankide baten adulterio kasuari buruz hitz egingo die. Istorioak erreakzio gogorrak eragingo ditu eta aurrez aurre jarriko ditu bi bikoteak. Denek hankaz gora jarriko dituzte beren bizitzak eta bikotearenak.
Steve McQueen
Britainia Handia-Irlanda
96 min.
Hunger filmak Ipar Irlandako segurtasun handiko Maze espetxeko bizitza nolakoa den erakusten digu 1981eko jazoeren bitartez. Urte horretan matxinada gertatu zen lehenik, eta preso errepublikarrentzat estatus berezia lortzeko IRAren gose greba ondoren, Bobby Sands buru zuela. Hamar hildako izan ziren horren guztiaren ondorioa. Horixe izango da Davey Gillen, preso sartu berriak aurkituko duen egoera espetxera iristean; han, Gerry Campbell, espetxeko gogortasunari ohituago dagoen beteranoaren gelan jarriko dute. Bertako bizitza ez da atsegina zaindarientzat ere; horien artean dago Raymond Lohan, matxinadaren biktimetako bat. Bitartean, aita Dominic Moran Bobby Sands gose greba egin ez dezan konbentzitzen saiatuko da.
Fernando Eimbcke
Juanek hamasei urte ditu eta saminean murgildutako etxe batetik alde egiteko saiakeran zirkulazio istripu bat izango du. Ibilgailua konpontzeko asmoarekin hiriaren alde batetik bestera doala hainbat pertsonaia ezagutuko ditu: Don Heber, lagun bakartzat Sica boxer txakurra duen mekanikari zaharra; Lucía, ibilgailuentzako ordezko piezak saltzen dituen dendan lan egiten duen eta iparra galdu xamarra duen ama gaztea; eta David, Bruce Leerekin eta borroka-arteekin obsesionatuta dagoen mekanikaria. Hiru pertsonaien mundu zentzugabe eta harrigarrira hurbiltzearekin batera, Juanek, munduan den gauza naturalena eta, aldi berean, ulergaitzena ulertuko du: heriotza.
Kiyoshi Kurosawa
Japonia-Holanda-Hong Kong
119 min.
Tokyo Sonata itxuraz arrunta den familia japoniar baten erretratua da. Aita lanik gabe geratuko da bat-batean eta egia ezkutatuko dio familiari; seme zaharrena institutuan dago eta ia ez da etxetik agertzen; semerik gazteena piano eskoletara joaten da ezkutuan, gurasoei ezer esan gabe; eta amak badaki bere zeregina familia batuta mantentzea dela, baina ez dauka horretarako nahikoa gogo. Nolabait izugarrizko arraila ireki da familia barruan eta bizkor eta isilean banatzen ari da.