Daniel Burman, Adrián Caetano, Lucía Cedrón, Alejandro Dori, Alberto Lecch, Marcelo Schapces, Carlos Sorín, Juan Bautista Stagnaro, Adrián Suar, Mauricio Wainrot
1994ko uztailaren 18an, AMIAren egoitzan lehergailu batek eztanda egin zuen, Buenos Aires hirigunean kokaturiko Argentinako Israeldar Mutualitate Elkartean. AMIA duela mende bat baino gehiago mutualitate gisa sortu zen, irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat. Bere eginkizuna gizarte-arreta, zahar eta minusbaliatuen babesa, kulturaren zabalkundea eta komunitateko kideen bizitza hobetzea dira. Atentatua erakundearen mendeurrenaren egun gutxitara gertatu zen eta 85 hildako utzi zituen. Gaur egun oraino ez dakite nola eta zergatik gertatu zen. Zinegile talde batek biktimen memoriaren omenez film hau egitea erabaki du, egia ezagutzera eman dadin eskatuz. 18-J film luzea 10 laburrez osatua dago, 10 zuzendarik burutako 10 istorio dira, 10 ekoiztetxek ekoiztuak. Biltzen den diru guztia onura publikoko 10 erakundeentzat izango da.
Jorge Sanjinés
Gizonik baketsu eta jasanberarena ere bere onetik atera dezake txirotutako herri bati lapurreta egitearen zantarkeriak. Fernando ameslari hutsa da, eta horrelakoxea denez, bere gizarteari begiratzen dionean, odola berotzen zaio. Ezkerreko militantzia doilortuak huts egin dionez, halako gehiegikeria eta ustelkeriaren aurrean zer egin ezean sentitzen da. Zer edo zer egin nahi eta bere kasa aritzea beste aukera hoberik ez du ikusiko. Herriko diruarekin aberastu den politikari ezagun baten zinismoak ekintzara bultzatuko du. Abentura horretan ondoan izango dituen lagunak beste arrazoi batzuk daukazte eta denek elkarrekin beren balioak kontrajarriko dituzte muturreko egoera batek bultzatuta, zeinak errealitatearen aurpegi konplexua ezagutzera eman diezaigukeen.
José María Berzosa
José María Berzosa zuzendariak 1976-77an Txileko Antartikarako bidaia batean Pinochet jeneralarengana hurbiltzeko aukera izan zuen. Santiagora itzulitakoan, Pinochetek filmazio-taldearekin biltzeari baietz esan eta kameraren aurrean, bere oroitzapenetako batzuk eta bere pentsamendu politikoaz hitz egin zuen. Juntako hiru kide nagusienek ere -Merino almirantea, Leigh jenerala eta Mendoza jenerala- kameraren aurrean solastea onartu zuten, beren arte-gustuez, ideia politikoez eta familiarteko bizitzaz. Elkarrizketak, itxuraz giro atseginean burutu ziren eta Juntako buruzagi nagusien erretratu ironiko eta zorrotza eskaintzen dute: ordenarekiko eta eraginkortasunarekiko beren gustua, eta ?faxismo arrunt? antzeko baten pertsonifikazioa. Kontrapuntu gisa, biktimen eta desagertutakoen senitartekoek errealitate oso bestelako baten fede ematen dute...
Montxo Armendáriz
Istorio hau bizitzako agertokietan barrena eginiko paseatzea da. Artistak bere musikarekin eszenatoki horretan agertzen dira, eta baita geografia bat bere jendearekin. Agertokiak ez dira estatikoak, mugikorrak baizik, herriz herri baitabiltza Extremadurako Juntaren kultur proiektu baten eskutik: Geografiak, bertako jendeak, gerezien, barre-algaren eta izerdiaren izena dute: Extremadurako herriak. Musikak lurreko soinuak dauzka eta ur freskoarenak. Horregatik ez du fokurik behar, ezta saltzeko erakusleihorik ere. Horregatik beti abesteko prest dauden artistak dira, ez baitute arrakastarako kantatzen, gozatzeko baizik. Eskualde baten eta bertako jendearen geografia gizartiarrean, gizartekoan eta bere politikan zeharreko ibilaldia. Beren nahiak, irrikak, lorpenak, grinak. Baita beren etsipenak, sufrimenduak, miseriak eta isiltasunak ere.
Maria de Medeiros
Artisten eta kritikarien arteko harreman ekaiztsua pasadizo-iturri agortezina da. Artistek nekez ahazten dute betirako arrastoa utzi dien esaldi garratz hura. Baina kritikak onerako ere izan daitezke, artista baten bizitza aldatu dezake ulermenez eta maitasunez betzeraino. Transferentzia psikoanalitikoaren antzeko zerbait. Bitxia badirudi ere, artista eta kritikari baten arteko harremana, ezinbestean publikoa izaki, intimoa da beti. Dokumental honek harreman honi heltzen dio hainbat zuzendari, kritikari, banatzaile eta filmen promozio-arduradunen testigantzak lekuko.
Juan Miguel Gutiérrez Márquez
Aristotelesek jaioberriaren gogoa ?ezer idatzita ez daukan taula lau baten? gisa deskribatu zuen. Pertsonak jaiotzen denetik heriotza arte jasaten dituen eragin ugariei eta denboraren iragaiteari buruzko gogoeta da pelikula. Gai hau bizitzak azalean uzten dituen arrastoen bitartez kontatuko da. Bizitzaren erasoak izango dira, bai halabeharrez, bai asmo txarrez egindakoak, pertsonen itxura fisikoa aldatzen joango direnak. Pertsonaren mapa fisiko, ia geografiko honen bitartez, arimaren orbainen sakontasunean barneratuko gara, itxuraz (itxuraz bakarrik) kanpoan zantzuak uzten ez dituen horietan.