72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Ana Díez
Kuba - Espainia 
85 min.
1956ko martxoaren 12an, Jesús de Galíndez izeneko gizon bat Manhattango hirigunean desagertu da. Erbesteratu errepublikarra berau eta New Yorken Eusko Jaurlaritzaren ordezkari denaren arrazoirik gabeko desagerpen honek politikaren maila gorenak astintzen ditu. Aurkako indarrak adimen-operazioen tauletan borrokatzen dute: Hoover eta FBIk bere historiako ikerketarik garestienetako bat hasiko dute Latinoamerikako bere politika-informatzaile onena zena desagertarazi duena nor den jakitearren. Rafael Leonidas Trujillo diktadore dominikarrak kasuak eragin dituen ondorioez kezkatuta, bahiketaren makineria korapilatsuan parte hartu duten den-denak hilko ditu.
Samuel Martínez
Espainia 
30 min. Film laburra
1972an, Howard Hawks zine-zuzendari estatubatuarrak Donostiara bidaiatu zuen bere lanaren atzera begirako bat eskaintzen zuen Zinemaldiaren Epaimahai-buru izateko. Garai hartan zinemazale bezain ezezagun ziren bi gazte (Jesús Martínez León eta José Luis Cuerda) Madrildik etorri ziren hura elkarrizketatzeko itxaropenez. Zinez eta bizipenez beteriko hogeita hamar urte eta gero, argitaragabeko elkarrizketa hura berreskuratu eta Donostiara bueltan beraiekin gatoz.
Keith Fulton, Louis Pepe
Erresuma Batua - AEB 
89 min.
Baliteke Lost in La Mancha film baten lehenengo ?nola EZ zen egin? izatea, sekula esistitu ez den film baten istorioa baita, hau da, Terry Gilliamek eginiko On Kixote-ren zinerako egokitzapenarena. Gilliamek jada bere bizitzako hamar urte zeramatzan buru-belarri amets hau gauzatu nahirik, azkenik 2000ko irailean kamerak filmatzen hasi zirenerako. Alabaina, arazoak berehala sortu ziren: talde tekniko paneuropar baten arteko muga linguistikoek filmaren kontzeptuari azken ukituak ematea eginkizun zail samarra bihurtu zuten; aktoreak antolatzeko orduan ere arazo ugari izan ziren, On Kixote haragitu behar zuen aktorearen hernia bikoitza ahaztu gabe, noski; eta azkenik, platoa nola tresneria hondatu zituen ekaitz ikaragarri batek eragindako kalteak, ondorioz, filmazioa behin betikoz bertan behera utzi behar izan zen.
Asoka Handagama
Sri Lanka 
81 min.
Sri Lankako hegoaldeko herriska batean, gizonez mozorroturiko emakume bat, garaje batean mekanikari gisa lan egiteaz gain, beste emakume batekin dago ezkonduta. Istripu baten ondorioz, sendatzen duen medikua haren benetako sexuaz ohartuko da, aurrerantzean sekretua sexu-faboreen truke gordeko diolarik. Sasoi beretsuan, joera homosexuala duen garajeko lankide bati ere harekin aukera bat izan dezakeela iruditzen zaio. Hartara, protagonistak medikuaren nola bere lankidearen aldetik jasandako presioak saihestu beharko ditu. Medikuak garajeko nagusiari sekretua azaltzea erabakiko duen arte. Neska gazteak ihes egingo du orduan, baina harrezkero komunitate osoaren txantxa eta irainei aurre egin beharko die, halabeharrez amaiera tragiko batera bultzatuko duten horiei.
Bernardo Bertolucci, Mike Figgis, Jiri Menzel, István Szabó, Claire Denis, Jean-Luc Godard, Volker Schlöndorff, Michael Radford
Erresuma Batua - Alemania - Frantzia 
106 min.
Ten Minutes Older proiektuko bigarren zatia da, hainbat zuzendari nabarmenei askatasun osoa ematen zaie Denboraren bere ikuspegia hamar minututan islatu dezaten, Historiaren elementu gidaritzat jotzen den hori. Banakako lanak esanahi berri bat hartzen du besteenarekin uztartzen denean, hartara zinezaleentzat esperimentu lilugarri bat sortaraziz. Hamabost zine-altxorrez osaturiko multzoa.
Aki Kaurismäki, Víctor Erice, Werner Herzog, Jim Jarmusch, Wim Wenders, Spike Lee, Chen Kaige
Espainia - Erresuma Batua - Alemania - Finlandia - Txina - AEB 
92 min.
Erabateko sortze-askatasunaz, zuzendari bakoitzak hamar minutu ditu pantailan Denboraren bere interpretazioa irudikatzeko. Azken teknikak eta berritasun zinematografikoak erabiliz, Ten Minutes Older lanak giza-esperientziaren alderdi oro arakatzen du: jaiotzea, heriotza, amodioa, sexua, gaur egungo dramak, historia eta antzinako mitoak, kokaleku zeharo ezberdinetan, Hegoamerikako oihanetik hasi eta New Yorkeko kaleetaraino.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: