72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Brian Stirner
Erresuma Batua 
95 min.
Stuk 17 urte ditu eta sukalde-laguntzaile gisa ari da Londresko hotel batean. Stu berak eta bere lagunek abusuak eta tratu txarrak jasan zituzten gaztetan; hori dela eta, bortizkeriazko ingurune batean murgilduta bizi dira. Stuk iraganeko beldurrak gainditu nahi ditu, jendearekiko konfiantza berreskuratu eta Kathleenen maitasuna erdietsi. Ahalegin horretan, Chef sukalde buruak laguntzen dio, bere aitaren ordezko bihurtu denak; maitasuna ezezik, umetan izan ez zuen disziplina ere emango dizkio. Laguntza honi esker, beraietaz abusatu zutenen aurka adoretuko ditu bere lagunak.
Robert Guédiguian
Frantzia 
110 min.
Denek Clim deitzen duten Clementine betidanik egon da Françoiserekin (Baby) maiteminduta. Gazteak izan arren, 16 eta 18 urte hurrenez hurren, ezkondu nahi dute; Babyri emakume baten bortxaketa leporatzen diote eta beltza izateak ez dio lagunduko noski. Clim espetxera joaten zaio bisitan eta haurdun dagoela esaten dio. Bere semea askatzeko beharrezkoa izanez gero, espetxea bertan behera botako luke Babyren aitak; ama eta arrebak, berriz, dena Jainkoaren eskuetan dagoela uste dute. Climen familiak abokatu on bat kontratatzen du Baby aska dezan, baina bortxaketaz salatu zuen emakumea ez da inon ageri. Climek eta Babyk ez dute zain egotea beste erremediorik; bien bitartean zailtasunek euren arteko harremana sendotuko dute.
Hirokazu Kore - Eda
Japonia 
118 min.
Zeruaren eta Lurraren erdibidean, hil berriek euren bizitzetako unerik erabakiorrena aukeratzeko gidari batzuk izango dituzte lagun. Hildako bakoitzak oroitzapen bakar bat aukeratu behar du pelikula batean irudikatu eta Zerura doazenean oroigarri gisa eramateko.
Fernando León de Aranoa
Espainia - Frantzia 
99 min.
Ohiko auzo bateko istorioa da. Hiri handien ingurumaritako edozein auzori buruzkoa, ez metrorik ezta dirurik ere iristen ez den batekoa. Javi, Manu eta Rai, ume eta gizon arteko adin horretan daude, zeinean nesketaz barra-barra hitz egin baina, haiekin inoiz gutxitan. Adreilu ilun eta arkitektura aldrebesaz eraikitako gizarte babeseko etxe-multzotako auzune batean bizi dira. Han ez dago ezer egiteko, eta are gutxiago, abuztuan. Auzoa gaizki komunikatuta dago eta hirigunetik urrun. Auzotan denbora oso mantso doa, eta uda partean, jakina denez, denbora libre asko dago. Gehiegi, istilutan ez sartzeko.
Bernardo Bertolucci
Italia 
90 min.
Erromako hiriguneko etxe zahar bat bi pertsona bakarzaleen babesleku bihurtzen da. Gizona, Kinsky, ingelesa da, bitxi samarra, adinez ertaina; eta Shandurai, kezka eta itxaropen ugari dituen hogei urteko neska afrikarra. Kinsky bere pianoaren eta musikaren atzean ezkutatzen da. Shanduraik, berriz, herrialde urrun batetik dator, Medikuntza ikasten du eta gizonaren etxean bizi da garbiketa-lanak egitearen truke. Beren bizitzak erakartze eta aldentze, sekretu eta zeharkako aipamen, egi eta itxura, zalantza eta ziurtasunezko jolas batean elkartzen dira. Etxe zahar bat, gizon bat, emakume bat eta piano bat. Leihotik kanpo, milurtekoaren amaierako udaberri ekaiztsua sumatzen da.
Lehiaketatik kanpo
Abolfazl Jalili
Iran 
90 min.
Izen gabeko mutiko bat, jaiotza-agiririk gabea, zenbat urte dituen ez dakiena eta bakoitzak izen ezberdin batez deitzen duena. Don ez da bere istorioa, harat-honat ibiltzea behartuta dauden pertsona guztiena baizik, mutiko honen pertsonaiaren bidez irdudikatuak.
Alejandro Agresti
Argentina - Espainia - Frantzia - Herbehereak 
90 min.
Buenos Airesko taxi-gidari emakumezko bakarrenetakoa da Soledad. Egun batez, enpresako nagusiaren eta pasaiarien tratu txarrez nazkatuta, lanerako erabiltzen duen kotxea lapurtu eta hegoalderantz abiatuko da norantza jakinik gabe. Patagonian, errepidea bukatzen den lekuan, istripu bat izango du, eta hurbilen dagoen herrira jotzen du laguntza eske. Urruntasunak eta isolamenduak bertako biztanleak aztoratu dituztela, eta kanpoko munduarekin duten lotura bakarra filme zaharrak proiektatzen diren zinetokia dela konturatzen da. Pelikulak egoera penagarrian daude eta erroiluak nahastuta ematen dituzte; hartara, orden jakinik gabeko kontakizunak bertakoen portaera arraroarekin zerikusia duela sumatuko du.
Olivier Assayas
Frantzia 
112 min.
Adrien hiltzera doa. Aspalditik pairatzen duen gaixotasuna begi-bistakoa egiten denean, jadanik ezin du bere lagunen aurrean ezkutatu. Adrienek utzitako hutsunea nabaritu egingo dute, bereziki Gabrielek, haren lagun minenetako batek. Adrian baino gazteagoa, Gabriel haren gerizpera bizi izan da beti, hura eredutzat hartuz. Gabrielen bizitza bete-betean aldatuko da: hamar urtez Jennyrekin ibili ondoren, maitale berri bat aurkitu du eta azkenik eguneroko lan arrunt bat dauka. Arian-arian Adrianek utzitako hutsunea beteko dituzte ohiturak eta eguneroko kezkak.
Gerardo Herrero
Espainia - Alemania - Frantzia - Argentina 
98 min.
Bi etorkin, 35 urteko Roque Díaz alarguna eta seme baten aita, eta Hermann Frisch, musikari alemana, adiskide egiten dira Argentinarako bidaian doazela. Biek batera heziko dute Ramón, Roqueren semea, eta Ciriaco Maidanaren laguntzaz aberastuko dira. Hau gona kontu baten ondorioz borrokan hildako gizonaren mamua da, Roque eta putetxe bat zuzentzen duen Teresa prostituta ohiaren aurrean bakarrik agertzen dena. 1880 eta 1900 bitarteko sasoian gaude, garai nahasiak osotara, baina gizartean gora egiteko aukerak eskaintzen dituztenak; aitzitik, hemen ere indartsuenaren legea nagusi da, eta bi lagunak Mundu Berrian moldatzen ikasi beharko dute.
Bill Condon
AEB 
105 min.
Clayton Boone, marine ohi erakargarria, umore txarreko agure gaixo batentzat lanean lorazain gisa hasi eta berehala James Whale dela konturatuko da, 30eko hamarkadan Frankenstein munstroaren pelikulak egin zituen zinegile ospetsua. Whalek Claytonekiko interesa azaltzen du eta bere erretratua margotzen utz diezaion eskatzen dio. Whale homosexuala dela pentsatuko du orduan Claytonek, eta Betty, bere lehengo andregaia ere, uste berekoa da. Clayton harrituta geldituko da agurearen benetako asmoen berri izatean.
Francisco J. Lombardi
Espainia - Peru 
111 min.
Joaquin, nerabe lotsati samar bat, berealdiko nahasmenduan murgiltzen du sexu-esnatzeak. Bere bizimodu burgeseko kodeek ez diote gertatzen zaionari buruz azalpenik ematen. Luis Felipe bere aitak, patriarka matxista alena denak, gizontasunaren sekretuak ukaldika erakutsi nahi dizkio, eta honek gehiago nahasten du. Maricucha bere amaren jarrera erlijiozale eta zaharkituak bere erruduntasuna areagotzen dio. Gurasoen etxea utzi eta unibertsitatera doanean, denetik probatzen du: drogak, sexua eta bortizkeria. Azkenean, neska bat ezagutuko du, Alejandra, Joaquinengatik bere mutil-laguna utziko duena, baina zalantzak bultzatuta Miamira joango da neurrigabeko bizimoduan murgiltzera.
Klausurako filma
Peter Howitt
AEB - Erresuma Batua 
105 min.
Itxuraz bere bizitza ondo antolatua daukan neska ingeles sofistikatua da Helen. Lanean oso gustora dabil eta Gerry izeneko nobelagile batekin bizi da. Alabaina, nagusiak lanetik ustekabean kaleratzen du eta etxerantz ohi baino lehenago dihoala, bizitza irauliko zaio. Metroa galtzen du, eraso egiten diote eta ondorioz, ospitalera eraman beharko dute. Zer gerta zitekeen ordea metro hura hartu izan balu? Kasu horretan, ezezagun erakargarri baten ondoan eserita egongo zen eta Gerry andrezalea bere lehengo neska-lagunarekin euren ohean harrapatzeko garaiz etxeratuko zatekeen.
Lehiaketatik kanpo
Brian de Palma
AEB 
106 min.
Rick Santoro detektibea Defentsa ministroaren aginduetara lan egiten duen Kevin Dunne aspaldiko bere lagunarekin elkartzen da boxeo-borrokaldi batean. Dunne bizkarrez biratzen den une berean, ministroa hiltzen dute 14.000 ikusleen aurrean; denak dira hilketaren lekuko, susmagarri eta ustezko konplize. Bere adiskideak lana galdu ez dezan, Rickek hilketa aurreko gertakariak ikertuko ditu. Denboraz urri eta giza baliabide eskasekin, detektibeak lekuko nagusiak galdekatzeari ekiten dio: Julia, hil aurretik ministroarekin hitz egin eta ospa egin zuen emakumea; Lincoln Tyler, borrokaldia galdu zuen boxeo txapelduna, eta Dunne bera, tiroketa aurretik susmagarri antzean desagertu zena.
Lehiaketatik kanpo
Stephen Bradley
Irlanda 
91 min.
Sweety Barrettek zirku ibiltari bateko bere lana galtzen du eta Dockeryko portura iristen da lan bila. Gaiztakeriarik gabeko bere izaera inozoak harrapakin erraza bihurtzen dute Mannix Bone krudelak menperatzen duen kontrabandisten hiri ustel horretan. Bone eta bere banda Sweetyz baliatzen dira lan zikin bat gauzatzeko. Sweetyk lagun berria duen Conor, sei urteko mutikoaren aita espetxetik ateratzen da. Kaleratu berriak Bonekin dituen zorrak kitatzen saiatzen denean, Sweetyk bere burua gertakari arriskutsu eta ezustekoan endredatuta ikusiko du. Bonek nahi zuena lortu duela dirudi, baina Sweetyk modu ikusgarri batez mendeku hartuko du, hiri osoaren heroi askatzailea bihurtuz.
Martin Campbell
AEB 
136 min.
Hogei urte igaro dira Don Diego de la Vega, "Zorro" heroi erromantiko itxuraturik, Goi Kalifornian espainiar zapalkuntzaren aurka arrakastaz borrokatu zenetik. Bi hamarkada preso igaro ondoren, askatasuna, emaztea eta alaba ebatsi zizkion eta Mexikoko Presidentea den Santa Ana generalari Kalifornia erostekotan dabilen Don Rafael Monteroren aurka borrokatzeko ondorengo baten bila ari da. Don Diegok orduan, iragan nahasiko Alejandro Murieta bidelapurra "Zorro" berrian bihurtzen du, Monteroren asmo zitalak behin-betiko zapuzten lagun diezaion.
Lehiaketatik kanpo
Carlos Carrera
Mexiko 
130 min.
Hamahiru urte dituela Eliseok isilpeko erromantze bat bizi du Felipa bere maistrarekin, eta Yucatánen zamaketari gisa diharduen bere aitak baino lanpostu hobeago bat izatearekin amesten du. Feliparen ustez ere, ohikeriak, ulertu ezinak eta intolerantziak eraikitako hesiak lurrera bota ditzake heziketak. Amorio sekretuaren berri herri osoan zabaltzean, dena pikutara doa. Hamar urteren buruan, maistra herrira itzultzen da eta Eliseok bere istorioa gauzatu ahal izango du. Behin lilura hautsita, aita aintzat hartuko du atzera eta aske izango da bere bidean aurrera egiteko.
Peter Berg
AEB 
100 min.
Kyle Fisher Laurarekin ezkontzeko zorian dago, bere ametsetako emakumearekin; neska xarmangarria da, baina oso zorrotza ere bai. Ahaztuko ez duen ezkondu aurreko agur-afaria antolatzea erabaki dute bere lagunek. Baina Las Vegasen lagun alprojekin pasatako sekulako parranda izan behar duena hilketan amaitzen da. Gertatua gertatu arren, ezkontza prestatuta zegoen moduan ospatu behar da; ordea, denak ez dira sekretua isilean gordetzeko gauza, are gutxiago horren sekretu larria izanik.
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Neil LaBute
AEB 
100 min.
Moraltasunik ezari buruzko alegia moderno honetan, zure bizitza zuk erabakitako horretan bihur daiteke. Beste bikote batekin meriendatzea? Zure lagun onenaren emaztearekin ligatzeko aukera aproposa izan daiteke. Ohean sexu-saio sutsu bat zure amorantearekin? Zure mesprezua ozen adierazteko lekurik egokiena. Trago pare bat taberna lasai batean? Lagun hurkoari buruz gaizki esaka aritzeko aukera aparta. Zure bikotearekin hipermerkatuan barrena zabiltzala? Zuen arteko desadostasun sexualak seigarren pasiloan aldarrikatzeko unerik aproposena. Zure lagun eta bizilagun azkarrenak eta gogorrenak bakarrik aterako dira bizirik. Ongi etorri 90eko hamarkadara.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: