72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Javier Rebollo
Espainia 
85 min.
Gaby eta Carlosek oporretan Kubara joatea deliberatzen dute.  Silvia, Carlosen maitalea, nekez amore ematen duen emakumea da; hartara, bikotearen atzetik irlaraino joatea otutzen zaio. Bertan bere etsipenak santería-erritoetan itotzen saiatuko da. Gabyk, bere aldetik, Cacho ezagutzen du, tokiko animatzaile turistiko bat, neskarentza Karibeko bizitasuna, kolorea eta berotasuna haragitzen dituena. Cachori esker, ustez ahantzita zituen sentimenduak berreskuratzen ditu. Egoerak esku artetik ihes egiten dio eta halabeharraren armiarma-sarean korapilaturik, Carlosek ospitalean joko du hezurrak hautsita, eta hori gutzi balitz, bere bi emakumeak ere bertan egokituko dira.
Ernesto Tellería
Espainia 
90 min.
Zarko, errumaniar etorkin ilegalak Ines argazkilari gaztea ezagutzen du Bilbon galduta dabilela. Euren artean harreman estua sortuz doa; Zarko krimenaren azpimundutik aldentzeko aukera bakarra izango da gainera. Inesek adiskidetasuna, agian maitasuna eta bere elkartasun osoa eskaintzen dizkio… harik eta eskutuko eotrkinaren bortizkeria gailentzen den arte, neskaren lana eta lasaitasina arriskuan jarriz.
Nuria Ruiz Cabestany
Espainia 
14 min. Film laburra
Emakumezko arkote bat protagonistaren bizitzan sartzen da bere eguneroko bizitza aldatuko duten egoerak sortaraziz; baina azkenean bi emakumeen artean nolabaiteko konplizitatea piztuko da, sortutako zailtasun guztiei aurre egiten lagunduko diena.
Jose Félix Collazos
Espainia 
10 min. Film laburra
Begiratzen ari den koadro beltza zeharkatuz, emakume bat itzal eta izaki beldugarriz biztandutako errealitate batera igarotzen da. Bidaia batean abiatzen da, zeinean, ilargia lekuko, gauak mehatxuka bere halabeharrari aurre egitera bultzatuko duen protagonista.
Montxo Armendariz
Espainia - Frantzia - Portugal 
105 min.
Javi, 9 urteko mutikoa, bere anaia Juanekin mendialdeko herriska batera doa oporrak igarotzera. Bere aita hilik aurkitu zuteneko eta beti giltzaz itxita dagoen gelako sekretuak erakartzen du Javi. Mundu misteriotsu herrekiko irrikaz, Javik arakatzeari ekin eta egia aurkituko du azkenik; bere haur-munduko fantasien ordez, gezurrak, pasioak, maitasuna eta heriotza gailenduko dira. 
Ana Díez
Espainia - Portugal - Kolombia - Kuba 
93 min.
Marta enpresa-exekutiboak Kolonbiara bidaiatu behar du, bertan Juan bere anaia kazetaria erahil baitute. Baina, iste zuenaren kontra, ezin izango ditu Juanen errautsak besterik gabe jaso, Kolonbiako eguneroko bizitza osatzen duen errealitate bortitzean murgildu orduko, bere burua trama konplexu batean korapilatuta ikusiko baitu. Marta abentura batean sartuko da ezinbestean, ordenetik kaoserako bidaian, eta dena ilun dagoenean, eta bizitzak oso balio gutxi duenean, biktima eta norreroa bereitztea, egia non den jakitea eta ongia eta gaizkiaren arteko muga ezartzea ia ezinezkoa dela ikasiko du. 
Marí Luz Sánchez, Roberto Francisco
Espainia 
13 min. Film laburra
Gure protagonista Maria izeneko etxekoandrea da. Palikulak erdi mailako familia baten ohiko egun bat kontatzen du; baina “ohiko” egin horren “eguneroko” gertakisunen pilaketaren eraginez zer edo zerk eztanda egingo du.
José Luis Serrano
Espainia 
9 min. Film laburra
Morán doktorea larrialdi baterako gauez deitu dute, ospitalera eraman duten gazte bati berehalako ebakuntza egin behar baitio. Errepidean doala, Moránek zauritutako gizon bat aurkitzen du; honengana hurbiltzean gizonak zartako bat eman eta kotxea ostuko dio. Medikua ospitalera iristen saiatuko da, baina…
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: