"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zarko, errumaniar etorkin ilegalak Ines argazkilari gaztea ezagutzen du Bilbon galduta dabilela. Euren artean harreman estua sortuz doa; Zarko krimenaren azpimundutik aldentzeko aukera bakarra izango da gainera. Inesek adiskidetasuna, agian maitasuna eta bere elkartasun osoa eskaintzen dizkio… harik eta eskutuko eotrkinaren bortizkeria gailentzen den arte, neskaren lana eta lasaitasina arriskuan jarriz.