"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaby eta Carlosek oporretan Kubara joatea deliberatzen dute. Silvia, Carlosen maitalea, nekez amore ematen duen emakumea da; hartara, bikotearen atzetik irlaraino joatea otutzen zaio. Bertan bere etsipenak santería-erritoetan itotzen saiatuko da. Gabyk, bere aldetik, Cacho ezagutzen du, tokiko animatzaile turistiko bat, neskarentza Karibeko bizitasuna, kolorea eta berotasuna haragitzen dituena. Cachori esker, ustez ahantzita zituen sentimenduak berreskuratzen ditu. Egoerak esku artetik ihes egiten dio eta halabeharraren armiarma-sarean korapilaturik, Carlosek ospitalean joko du hezurrak hautsita, eta hori gutzi balitz, bere bi emakumeak ere bertan egokituko dira.