72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Alfredo Knuchel, Norbert Wiedmer
Suitza 
Marseilla eta Nyoneko zinemaldietan saritu eta goraipatua, Donostiako Zinemaldirako Suitzan eta Austrian ordezkaria den Alfredo Knuchelek Norbert Wiedmerrekin batera egindako filme honek parte hartu zuen Locarnoko zine erakusketan ere. Joandako garai hobeak gogoan, Arminen familia desesperoz saiatzen da txarrera jo duen egoerara egokitzen. Alfredok eta Norbertek urte bat t´erdiz filmatu dituzte B sendiaren gorabehera guztiak. Hemen ez dago aktorerik, hemen benetako bizitza dago.
Vitaly Mansky
Errusia 
52 min.
"Leihotik begiratzen duzu eta ezer ez duzu ikusten herri madarikatu honetan", dio filme anker eta zaar honetako pertsonaia batek, Bestearen erantzuna ez da askoz gozoagoa: "hemen bizitzik ez da, bizitzak ez du aurrera egiterik". Gogor, oso gogorra, jasanezina ere askotan da dokumento krudel hau. Halare, oro errealista den arren, baditu elurrak eta lainoak sortzen dituzten une ametsezkoak.
David Barrouk
Frantzia 
27 min.
Beldurra, dardara, barre misteriotsua, polizia, zombiak... hori guztia dugu zain kaminoetan gertatzen den ertametrai maltzur honetan.
Pilar Miro
Espainia 
119 min.
Inor egiten ausartu ez zena egin du Pilar Mirok, Lope de Vegaren komedia kilimalatsua zinema iruditan jarri du. Espainiako zinemagintzan hobeak direnen elkartasuna lortu du: Javier Aguirresarobe arduratu da argazkiaz eta argiaz. José Nieto, musikaz. Muntaketa gelan Pablo G. del Amok ihardun du. Kameraren aurrean, bestalde, Tu nombre envenena mis sueños-en ere dauden Emma Suárez eta Carmelo Gómez. Ez dira errepartuko bi bakarrak. Hemen dira telebistan fama hartu duen Ana Duato eta Miguel Rellán ezinbestekoa ere.
Lucile Hadzihalilovic
Frantzia 
52 min. Film ertaina
Kontu askoren lekukoa den neskatxa pairakorraren istorioa 52 minututan kontatzen duen Lucile Hadzihalilovich muntatzaile trebea da eta lagun askoren laburmetraiak ekoiztu ditu. Berak idatzi, zuzendu eta muntatu egin du hainbat sari lortu dituen planu sekuentzi tinkoaz kontaturiko ertametraia hau. Gaspar Noé izan du lankide eta Sandra Sammartino gaztetxo berdindugabea da protagonista.
Ramon Barea
Espainia 
14 min.
Txepe Lara ekoizle nafar izenonekoak ekoizten du Ramon Barea aktoreak zuzentzen duen bigarren labur hau. Errodaia hasi zenean Mal de amores izenburua zuen lan honek kanposantutik gutun bat jasotzen duen gizon baten mentura ta kalenturak azaltzen ditu. Barearen lehendabiziko filmea, Adiós, Toby, adiós, iazko Cannesen estrenatu zen.
Daniel Calparsoro
Espainia 
86 min.
Hasierako eszenak bihotza eta begiak estutu zizkion Canneseko emanaldira inguratu zen jendetzari. Gaizki ateratzen den lapurketa hori kontatzeko era sekulakoa da. Gero "marmol berdezko zapatak" merezi dituen emakumearen segizioan aterako gara denok. Naiwa Nimry da bila dabilena. Charo López, berriz, zapata horiek jantziko dituena Pasaian eta Donostian filmatu zen lan honetan. Errepartoan, Ion Gabiella, Karla Calparsoro, Alfredo Villa.
Jenni Robertson
Australia 
13 min. Film laburra
Argazkiaren inguruan den labur honetan argazkilaririk ez da ikusiko. Modeloak bai. Gizonezko modeloak. Zineman oso gutxitan ikusi ohi da gizonezkoen gorputza biluzik. Jenni Robertsonek gizonezko hainbaten gorputza eta arima ezagutzeko parada ematen digu Philadelphiako zinemaldian saritu zituzten 13 minutu hauetan.
Ulrich Seidl
Austria 
114 min.
Aguirre, la cólera de Dios zuzendu zuen Werner Herzogen hitzetan, Ulrich Seidlen Tierische Liebe honek "jendearen arteko maitasuna betirako desagertzen den zerbaiten itzala baino ez dela ohartarazten digu''. Bi urteko lanaren emaitza den dokumental honetan ez dago aktore profesionalik. Pantailan, txakurrekin batera dirua eskatzen duten behartsuak, gizonekin fido ez eta husky batekin amodioan den emakumea, suerte txarrak zapuzturik dauden bi gizon, txakurraren gainean mendekua hartzen dutenak...
Stewart Main
Zelanda Berria 
15 min.
Zeelanda Berriko aintzinako jainkoak gerlari maori horri etsai europarra babesteko agindua luzatzen dio. Bi kulturen arteko gatazka gaindituz, bi soldaduak maitale bilakatuko dira bere herriko izaeraz eta denen nortasun sexualaz betidanik arduratu den Stewart Main zuzendariaren lan honetan.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: