"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mugaritzeko taldeak ateak itxita egiten du lan denboraldi bakoitzean bokazionalki desberdina den proposamen gastronomiko bat diseinatzeko, den-denaz gabetu eta ia hutsetik abiatuz. Denboraldi bakoitzak izugarri arriskatzea dakar berekin, eta ondorioak ezin dira aurreikusi. Galderaz betetako bidea, sormenezko erronka bat −jakingura duten mahaikideekin partekatua−, ahorako ez ezik, bururako ere bai.