"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nest The Mediapro Studio Epaimahaiak – 72. Edizioa
Presidentea
Epaimahaikideak
Erabaki du Nest The Mediapro Saria (10.000 euro), ondorengo zuzendariarentzako izatea :
Nest The Mediapro Studio Saria 2024
Visman izeneko Kubako herri batean, fantasia historikoekin obsesionatutako gazte bat horietan babesten da bere familia-loturen konplexutasuna eta gizarte-ingurunea aztertzeko. Aita desgaitua berak bakarrik zaindu beharra ardura handia izanik, Antoineren erregealdia bere kontakizun epikoari bizia ematen saiatzen da, eguneroko ezbeharrei aurre egin eta gainbeheran den mundu batetik deskonektatu nahian.
Epaimahaiaren motibazioa:
Nesteko epaimahaiak saritzea erabaki duen zuzendariak lurralde gogoetatsu eta kixotesko batera eramaten gaitu bere filmarekin. Giza irudien eta irudi adimendunen bidez, eta zehaztasun oso delikatuz, disoziazio ezinezko baten parte izatera gonbidatzen gaitu: zinema eta bizitza, errealitatea eta fikzioa, bizirik dagoenaren irudikapen-moduak eta zinema-hizkuntzaren potentzia, horren berri emateko.