"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioko film sorpresa Joker: Folie à Deux izango da, Arthur Fleck / Joker pertsonaiaren inguruko Todd Phillipsen esplorazio berria. Veneziako Mostrako sail ofizialean programatu ondoren, Joaquin Phoenix eta Lady Gaga protagonista dituen filma bihar emango da Victoria Eugenia Antzokian gauzatuko diren bi emanaldi bakarretan, 8:30ean eta 16:00etan.
2019an Zinemaldiak film sorpresa bat programatzeko tradizioa berreskuratu zuenean, Joker izan zen, hain zuzen ere, aukeratutako filma. Film horrekin, Todd Phillipsek Urrezko Lehoia irabazi zuen Venezian, eta Phoenixek sari ugari jaso zituen, besteak beste, Oscar saria edo aktore onenaren Golden Globe saria.
Azken film honetan, Arthur Fleck instituzionalizatuta dago Arkhamen, Jokerren identitatearekin hilketengatiko epaiketaren zain. Bere identitate bikoitzarekin borrokan ari den bitartean, benetako maitasunarekin topo egiteaz gain, beti berekin izan duen musika deskubrituko du Arthurrek.
Todd Phillips, 2009an The Hangover filmarekin hasitako trilogiaren arduraduna, berriz ere gidoiaren egileetako bat da Scott Silverrekin (The Fighter) batera. Phoenix eta Gagaz gainera, Brendan Gleeson, Catherine Keener eta Zazie Beetz ere agertzen dira, eta Oscar irabazi duen Hildur Guðnadóttir konpositoreak sortu du filmaren soinu-banda oraingoan ere. Phillipsek ere ekoizle lanak egin ditu, Emma Tillinger Koskoff eta Joseph Garnerrekin batera. Filma Warner Bros. Picturesek banatuko du eta nazioarteko emanaldiak urriaren 2tik aurrera izango dira.
2019az geroztik, Donostia Zinemaldiak honako film sorpresa hauek programatu ditu: Joker (Todd Phillips, 2019), Sportin’ Life (Abel Ferrara, 2020), Spencer (Pablo Larraín, 2021), Blonde (Andrew Dominik, 2022) eta The Killer (David Fincher, 2023).
2022az geroztik Antiguo Berri eraikuntza-enpresa da film sorpresaren babeslea.
Joker: Folie à Deux filmean Arthur Fleck Arkhamgo erietxean dago sartuta, Joker identitatez gauzatutako hilketengatiko epaiketaren zain. Nortasun bikoitzari aurre egiten dion bitartean, Arthurrek benetako maitasuna topatu egingo du, betudabuj barnean izan duen musika deskubritzeaz gainera.