Eusko Jaurlaritzak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eta SPRIren bitartez sustatzen du Zinemaldia Startup Challenge, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia; Donostia Zinemaldiak hauekin lankidetzan antolatzen du Zinemaldia & Technology: TECNALIA; ALÍA (Ikus-entzunezkoen Industria Aliantza); eta Vicomtech. Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu estrategiko bat da, eta ikus-entzunezkoen sektorean teknologiak izandako berrikuntzari buruz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtu nahi du.
Estatuko startupen lehiaketa ‘Spanish Screenings XXL. Espainiako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako nazioarteko merkatu bat’ deritzonaren parte da; hala, proiektu horretan erakunde hauek hartzen dute parte: Kultura Ministerioa, ICAA Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren bidez; Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioa; ICEX España Exportación e Inversiones; Málagako Zinema-jaialdia eta Donostia Zinemaldia.
Espainiako proiekturik onena
Startup-a: Dubme IO
Deskribapena: Adimen artifizialaren eta gizaki profesionalen medioz ikus-entzunezko eduki profesionalean oztopo linguistikoak ezabatzea da Dubmeren egitekoa. Dubme Studio plataformaren bidez, teknologia aurreratuekin denbora eta kostuak optimizatzen ditu; giza kalitatea mantenduz eta erregulazioa errespetatuz hedatzeko jomuga du.
Garapen-maila: Soluzioaren bertsio goiztiar bat saltzen ari dira, adibidez, MVP bat. Early adopters dira bezero nagusiak.
Startup-a: HechicerIA
Deskribapena: Adimen artifiziala, automatikoki eta segundo gutxi batzuetan testuak 3Dko bideo bihurtzen dituena, ikus-entzunezko sektorean kostuak murrizteko.
Garapen-maila: Soluzioaren bertsio goiztiar bat saltzen ari dira, adibidez, MVP bat. Early adopters dira bezero nagusiak.
Europako proiekturik onena
Startup-a: Sonomagic
Deskribapena: Sonic Alchemist adimen artifizialean funtsatutako soinu-diseinurako tresna berritzaile bat da, zinemarako soinu-efektuak sinkronizatu eta egokitzen dituena; horretarako, track anitzeko zirriborro editagarriak sortzen ditu probetarako.
Garapen-maila: Soluzioaren bertsio goiztiar bat saltzen ari dira, adibidez, MVP bat. Early adopters dira bezero nagusiak.
Ekintzailetzari aipamen berezia
Startup-a: Kaspar
Deskribapena: Adimen artifizial aurreratua eskaintzen diegu zinemagileei.
Garapen-maila: Soluzioaren bertsio goiztiar bat saltzen ari dira, adibidez, MVP bat. Early adopters dira bezero nagusiak.
ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE SUSTATZAILEA
ZINEMALDIA & TECHNOLOGY
Industria Saila ondorengoen babesarekin