"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emateko epea ireki du gaur. Work in progress honen helburua Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea eta postprodukzio-fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.
Aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek ekoitzi behar dituzte. Izena emateko epea uztailaren 3an amaituko da.
WIP Latam irailaren 23an, 24an eta 25ean izango da; WIP Europa eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.
Duela gutxi WIP Latam-en parte hartu duten zinemagile askok, hala nola Lola Ariasek, Iair Saidek, Camila Beltránek, Martín Benchimolek, Manuel Abramovichek eta Laura Baumeisterrek, besteak beste, nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan dute. Ekimen honetako beste parte-hartzaileen esperientziei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.
WIP Latam Industria Saria. Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Sherlock Films enpresek postprodukziorako laguntzak emango dituzte. Saria aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.
WIP Latam onenaren EGEDA PLATINO INDUSTRIA Saria. Guztira, 30.000 euro gordin emango zaizkio film irabazlearen ekoizle nagusiari.
Projeto Paradiso Saria, Olga Rabinovich Institutuaren ekimen filantropikoa. 10.000 dolar estatubatuar gordin sail honetako nagusiki Brasilgo ekoiztetxeen partehartzea duen balizko fikziozko ekoizpen batentzat.
Araudia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: UZTAILAK 3
wips@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217
www.sansebastianfestival.com
WIP Latam egitasmoa Ibermedia Programaren laguntzari esker gauzatu ahal izan da, eta Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, EGEDA - Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Projeto Paradiso eta Sherlock Films enpresen lankidetzari esker egin ahal izan da.
Industria Saila ondorengoen babesarekin