"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak WIP Europa sailean izena emateko epea ireki du gaur. Work in progress honen helburua Europako zinemaren ekoizpena sustatzea eta postprodukzio fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.
Aurkeztutako film guztietatik sei aukeratuko ditu gehienez ere Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Lanek 60 minututik gorako iraupena eta nagusiki Europako ekoiztetxeen partehartzea izan beharko dute. Kontuan hartuko da egilearen lehen edo bigarren lana izatea eta hizkuntza ez hegemonikoren batean filmatuta egotea. Izena emateko epea uztailaren 3an amaituko da.
WIP Europa irailaren 23an, 24an eta 25ean izango da; WIP Latam eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.
Duela gutxi WIP Europan parte hartu duten zinemagile askok, hala nola María Trénor, Michael Fetter Nathansky, Arantza Santestebanek eta Ion Borșek, besteak beste, nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.
WIP Europa Industria Saria Best Digital, Bteam Pictures, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute. Saria aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.
WIP Europa Sariak 10.000 euro emango dizkio WIP Europa Industria Sariaren film irabazlearen ekoizle nagusiari.
Araudia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: UZTAILAK 3
wips@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217
www.sansebastianfestival.com
WIP Europa egitasmoa Best Digital, Bteam Pictures, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresen lankidetzari esker egin ahal izan da.
Industria Saila ondorengoen babesarekin