"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pertsona baten bizitzaren zati oso bat egongela txiki baten giro epelean kabitzea lortu du Olaizolak Hirugarren Koadernoa-n. Lur Olaizola, filmaren zuzendaria, eta Ana Torrent, aktorea, aurrez aurre daude. Tartean María Dolores González Katarain ‘Yoyes’ eta Mexikoko kaleak ageri dira, pantailan bistaratu gabe ikusi ahalko diren funtsezko elementuak. Hogeita bat minutuko filma hasi eta segundo gutxira, garden aur-
kezten da testuingurua: aktore bat eskuartean duen gidoia prestatzeko lanetan, zuzendariaren gidaritza lagun duela. Baina une horretara iritsi ahal izateko bide luzea egin du bere aldetik zuzendariak: “17 urte nituela irakurri nuen Yoyesen liburua eta asko markatu ninduen. Bigarrenez, nagusiagoa nintzela hartu nuen berriro, 80ko hamarkadaren inguruko ikerketa bat egiten nenbilelako. Ho- rrela, Gorka Bereziartua kazetariaren artikulu batekin egin nuen topo, Yoyesen testuetan aipatzen diren liburu guztiak azpimarratzen zituen bertan Bereziartuak. Oso garrantzitsua izan zen niretzat erreferentzia horietan arreta jartzea.”
Ulrike Meinhof, Simon De Beauvoire, Jean-Paul Sartre eta Rocio Diazescobarren lanak irakurri zituen Olaizolak, besteak beste. Yoyesek noizbait begien aurrean izandako liburu horietan guztietan murgilduta, berarengandik ahalik eta gertuen egoteko ahalegina egin zuen filmaren zuzendariak: “Iruditzen zitzaidan interesgarria ze- la bere eboluzio intelektuala zein izan zen ondo ulertzea. Irakurketa horiek oinarrizkoak izan dira niretzat ikerketa prozesuaren baitan”. Hirugarren Koadernoa-k ETAko militantea izandako emakumearen momentu kon- kretu bat dakar argitara, Yoyesek atze- rrian iragan zituen urteak hain zuzen. Zuzendariak liburuak baliatu bazituen ere bere protagonistaren buruan sar- tu ahal izateko, Dolores Gonzálezen toki fisikoan kokatzen ahalegintzeko beste tresna bat erabili duela onartu du: “Proiektuan lan egiten nenbilela Mexikora bidaiatzeko kriston gogoa sartu zitzaidan. Liluragarria iruditzen zait Yoyesek ezagutu zituen leku ho- rietatik paseatu ahal izatea. Baina pe- likula gidoi batean oinarritutako filma izatera igaro zenean, hara joan ordez, Google mapsen bitartez kaleetatik ibil- tzea erabaki nuen. Horrela kale batzuk aurkitu nituen, uste dut Yoyesek bere egunerokoan aipatzen dituenak direla. Bera bizi izan zen bidegurutzera iritsi nintzen, esate baterako. ”
Ahaleginduta ere, jakina da ezinezkoa dela zurea ez den buru baten barruan sartzea eta fisikak ez du baimentzen beste pertsona baten gorputzak okupatzen duen leku berberean nor- berarena jartzea. Muga mingots horren jakitun, amore eman beharrean bidea egiten jarraitu du Lur Olaizolak, eta galdera bota dio bere buruari: “No- la ekarri orainaldira hilda dagoen per- tsona bat?” Leihotik sartzen den ar- gia eta gelaren barrualdeak gordetzen duen iluntasuna baliatu ditu erronkari aurre egiteko. Argia, itzalak eta ikusi ezin den hirugarren elementu bat dira gakoa, “Yoyesengandik geratzen zaiguna bere hitzak dira. Pelikula ia-ia beltzean amaitu nahi nuen, bere hitzak soilik utzita.”
Yoyesek idatzita utzi zituen Euskal Herriko gatazkak goitik behera zehar- katutako bizitza labur baten nondik norakoak. Militantzia, aberria, errepresioa eta bortizkeria; desira, gorputza, afektuak eta amatasuna, hitz horiek guztiek esanahi propioa hartu dute Hi- rugarren Koadernoa-n. Komarik gabe tarteko, politika eta intimitatea, esaldi berean sartzen dira.
Mikele Landa Eiguren.