"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Oquendo tabernan hasi zen gorpuzten Lobster soup dokumentalaren proiektua, orain dela hiru urteko Zinemaldian. Bertan elkartu ziren SUICAfilms-eko Pepe Andreu eta Rafael Molés zuzendariak REC ekoiztetxeko Jose Luis Rubiorekin. Islandiako herri txiki bateko taberna berezi bati buruzko istorioakontatu nahi zuten valentziarrek. “Bi hilabete geroago Islandian grabatzen geunden”, azaldu du Andreuk. Handik urtebetera, Donostia Zinemaldiko Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan parte hartu zuen proiektuak, eta Ibaia eta Treeline Distribution sariak eskuratu zituen bertan.
Foroak sekulako bultzada eman zion egitasmoari, jendaurrean jarri eta lantaldearentzat ateak irekitzen hasi baitziren. Jendearen interesa piztu zutela jakiteak lasaitasuna eman zien egileei, eta Molések adierazi duen bezala, “proiektua proban jartzeko balio du, azken finean zu denbora luzez bakarrik zaude zure proiektuarekin, eta egun horietan besteekin konpartitzea oinarrizkoa da”.
Turista sorginduak
Grindavik, Islandia helgoaldean dagoen arrantzale herri txiki bat da. Planeta osoko jendeak ezagutu nahi du herrialde misteriotsua; liluratuta ikusten dituzte sumendiak, izotza eta Lurraren sorrera gogora ekartzen dituzten paisaiak. Turista oldeak erakartzen dituen Blue Lagoon bainuetxe geotermikotik gertu dago herrixka,eta, bat-batean, bisitarien ibilbidean kokatuta geratu da herrixka. Bertan dago Bryggjan kafetegi txikia, komunitate baten topaleku eta arima bihurtu den babeslekua. Pepe Andreuk eta Rafael Molések 2006an ezagutu zuten lekua: “Sartu orduko, lokala, dekorazioa eta jendea ikusi eta zerbait berezia arnasten zela konturatzen zinen”, dio Andreuk. Benetako jendea, benetako leku batean.
Kontatzea merezi zuen istorio bat zegoela erabaki zuten. Izan ere, bertako musikariak, poetak, arrantzale zaharrak, Islandiako azken boxeolaria, On Kixote gaztelaniatik islandierara itzuli zuen pertsona eta abar,
turistekin nahasten ziren egunero kai zaharreko tabernan, eta giro berezia sortzen zen eguna joan eta eguna etorri. Bidean, Ólafur Rögnbaldsson gidoilari eta ekoizle islandiarraren laguntza izan zuten, bertako kulturarekin zubilana egiteko.
Dokumentalgileak hamaika urte ondoren itzuli zirenean, tabernako jabeek, Kristinn and Adalgeir Johansen anaiek, lokala saltzear zeudela nohartarazi zieten. Kate batek hotel bat eraikitzeko asmoa zuen eta errefusatu ezineko eskaintza bat jaso zutela aitortu zieten. “Bukaera badaukagu, pentsatu genuen”, dio Molések. Baina errealitatea egoskorra da eta bukaera harrigarri eta biribila eskaini zien zinemagileei.
Bryggjan kafetegiaren eguneroko bizimoduaren mosaikoaren bitartez, Andreuk eta Molések turismoaren
eraginaz, gentrifikazioaz eta globalizazioaren arriskuez aritzen dira dokumentalean. “Islandiarrek turismoa liluraz ikusten zuten, itxaropen berri bat bezala; eta guretzat, berriz, gentozen lekutik etorrita eta bizi izan duguna ezagututa, dejà vù bat bezalakoa zen”, azaldu du Rafael Molések. Horren adibidie garbia da, 2018an, 1,5 milioi turista iritsi zirela Islandiara, 350.000 biztanle dituen uharte bakartira.